131/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren egitura organikoa, irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren, foru dekretu horren eranskinean jasota geratu zirenak. Aipatu foru dekretuan, erakunde horren egitura zehaztu zen, bai eta egituratu zuten unitate ezberdinen eginkizunak ere.

Hasierako egitura hori bi aldiz aldatu da orduz geroztik: lehenbizi, urtarrilaren 11ko 1/2010 Foru Dekretuaren bidez eta, gero, martxoaren 21eko 17/2011 Foru Dekretuaren bidez. Aldaketa horien xedea izan da Nafarroako Gobernuak jarduketa publikoaren esparruan onesten dituen planak garatzeko zerga arloko kudeaketa eta kontrol lanen eraginkortasuna hobetzea.

Une honetan, beharrezkotzat jo da erakunde honen egituran beste zenbait aldaketa osagarri egitea, honako irizpide hauetan oinarrituta: austeritatea, gastuari eustea eta egituraketaren sinplifikazioa eta barne kohesioa areagotzea. Ildo horretatik, eta aldaketa nabarmenenak aipatzearren, aurretik zeuden bi zuzendaritzak kendu dira, hots: Tributuen Kontrolerako Zuzendaritza eta Zergadunentzako Arretaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza; horien ordez, Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritza sortu da, zeinak desagertu diren bi zuzendaritza horiek zituzten oinarrizko eskumenak eta eginkizunak hartzen dituen bere gain.

Aldi berean, eta lehenagoko egituran ez bezala -non zerbitzu batzuk zuzenean Kudeaketa Zuzendaritzaren mende zeuden-, antolaketa eskema berriak Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritzan sartu ditu erakundea egituratzen duten bederatzi zerbitzuak, eta zuzendaritza horretan sartuko ez diren bi unitate bakarrak hauek izanen dira: Administrazio Atala eta Finantza eta Tributu Analisien Atala; horien eginkizunak direla-eta, bidezkotzat jo da zuzenean Kudeaketa Zuzendaritzaren mende mantentzea.

Era berean, egitura murriztu eta berrantolatzeko prozesu honen barnean, honako atal hauek kentzen dira: Bulego Teknikoaren eta Plangintzaren Atala, Tributuen arloko Kontrolaren Plangintza Integralerako Atala eta Tributu Sistemaren Analisi eta Garapenerako Atala. Horien eginkizunak gaur egun dauden beste unitate organiko batzuei esleitu zaizkie.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuen aldaketa.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, honela aldatu dira:

Bat.-Aurkibidea.

Aurkibidea berridazten da.

  1. TITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Izaera.

    2. artikulua. Atxikipena.

    3. artikulua. Eskumenak.

  2. TITULUA

    Egitura organikoa

  3. KAPITULUA

    Zuzendaritza organoak

    1. artikulua. Zuzendaritza organoak.

    2. ATALA

      Gobernu Kontseilua

    3. artikulua. Gobernu Kontseiluaren egitura.

    4. artikulua. Gobernu Kontseiluaren eginkizunak.

    5. artikulua. Gobernu Kontseiluaren idazkaria.

    6. artikulua. Saioak.

    7. artikulua. Barne-jarduerako araubidea.

    8. artikulua. Aholkularitza.

    9. ATALA

      Zuzendari kudeatzailea

    10. artikulua. Izendapena eta ordezkapena.

    11. artikulua. Eginkizunak.

    12. artikulua. Eginkizunak beste baten esku uztea.

  4. KAPITULUA

    Oinarrizko egitura

    1. ATALA

      Unitate organikoak eta Zuzendaritzak

    2. artikulua. Unitate organikoak.

    3. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritzaren eginkizunak.

    4. artikulua. Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritzaren egitura.

    5. artikulua. Indargabetua.

    6. artikulua. Indargabetua.

    7. ATALA

      Zuzenean zuzendari kudeatzailearen mende dauden atalak

    8. artikulua. Administrazio Atalaren eginkizunak.

    9. artikulua. Finantza eta Tributu Analisien Atalaren eginkizunak.

    10. ATALA

      Nafarroako Zerga Ogasunaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendaritzaren zerbitzuak eta atalak

    11. AZPIATALA

      Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzua

    12. artikulua. Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuaren eginkizunak.

    13. artikulua. Zuzeneko Tributu, Zehapen eta Errekerimenduen Zerbitzuaren egitura.

    14. artikulua. Indargabetua.

    15. artikulua. Ez-egoiliarren Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

      24 bis. artikulua. Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Atalaren eginkizunak.

    16. artikulua. Zehapen eta Errekerimendu Atalaren eginkizunak.

    17. artikulua. Indargabetua.

    18. azpiatala

      Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzua

    19. artikulua. Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuaren eginkizunak.

    20. artikulua. Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuaren egitura.

    21. artikulua. Enpresa Handien Atalaren eginkizunak.

    22. artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Atalaren eginkizunak.

    23. artikulua. Zerga Berezi, Aseguru-sarien gaineko Zerga eta Tasen Atalaren eginkizunak.

    24. artikulua. Indargabetua.

    25. AZPIATALA

      Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua

    26. artikulua. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuaren eginkizunak.

    27. artikulua. Bulego Teknikoaren Atalaren eginkizunak.

    28. AZPIATALA

      Diru-bilketa Zerbitzua

    29. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren eginkizunak.

    30. artikulua. Diru-bilketa Zerbitzuaren egitura.

    31. artikulua. Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

    32. artikulua. Gerorapenak Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

    33. artikulua. Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalaren eginkizunak.

    34. artikulua. Prozedura Berezien Atalaren eginkizunak.

    35. artikulua. Indargabetua.

    36. azpiatala

      Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzua

    37. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

      42 bis. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuaren egitura.

      42 ter. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Atal Tekniko eta Kontrolekoaren eginkizunak.

      42 quater artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako Kanpainaren Atalaren eginkizunak.

    38. azpiatala

      Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua

    39. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

    40. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren egitura.

    41. artikulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Atalaren eginkizunak.

    42. artikulua. Tasazio Atalaren eginkizunak.

    43. azpiatala

      Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua

    44. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren eginkizunak.

    45. artikulua. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren egitura.

    46. artikulua. Zergadunari Laguntza Emateko Atalaren eginkizunak.

    47. artikulua. Argibideetarako eta Eskualdeko Langelen Atalaren eginkizunak.

    48. artikulua. Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Atalaren eginkizunak.

    49. azpiatala

      Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua

    50. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

    51. artikulua. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.

    52. artikulua. Koordinazio Informatikoaren Atalaren eginkizunak.

    53. artikulua. Informazioaren Analisirako Atalaren eginkizunak.

    54. artikulua. Identifikazioaren eta Eredu Informatiboen Atalaren eginkizunak.

    55. artikulua. Segurtasun eta Berrikuntza Atalaren eginkizunak.

    56. azpiatala

      Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzua

    57. artikulua. Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuaren eginkizunak.

    58. artikulua. Arauen Garapen eta Fiskalitaterako Zerbitzuaren egitura.

    59. artikulua. Tributu Sistemaren Fiskalitate eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

    60. artikulua. Indargabetua.

    61. artikulua. Tributuen arloko Doktrina...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR