254/2001 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana. Honen bidez bihurtzen dira eurotara zenbait zergaren karga- eskalak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 9.1.a) artikuluak xedatzen du tributupekoak baduela eskubidea tributu Administrazioarengandik informazioa eta laguntza jasotzeko haien eduki eta irispideari buruz.

Lege horren 91.1. artikuluak ezartzen du tributu Administrazioak tributupekoei eman behar dizkiela beren eskubideei buruz behar dituzten laguntza eta informazioa.

Tributuen kudeaketak gaur egun tributupekoen protagonismo gero eta handiagoa du oinarri, aitorpen-likidazioa edo autolikidazioa tributu figura gehienei aplikatzen ahal baitzaie. Hori dela eta, tributupekoak kalifikazio juridikoak ez ezik tributuaren likidazioa ere egin behar du. Horiek horrela, tributu Administrazioak, aurreko arauei jarraikiz, tributupekoari laguntza eta elkarlanerako aukera eman behar dizkio betebehar fiskalak bere kabuz betetzea erraztearren.

1998ko maiatzaren 3an Kontseiluak Euroaren sarrerari buruz emandako 974/98 (EE) Erregelamenduko 14. artikuluak ezartzen du bitarteko aldiaren bukaeran estatuen moneta unitateei buruz estatu bakoitzaren lege-tresnetan agertzen diren aipamenak euro unitatean emantzat hartuko direla, bakoitzaren bihurketak egin ondoren.

Euroa sartzeari buruzko arauak aplikatzeak eta moneta-sistemaren aldaketa gobernatzen duten oinarriek bide ematen dute tributueti buruzko lege-tresnetan, eta bereziki xedapen arau-emaileetan, pezetatan agertzen diren kopuruak egokitzen aritu beharrik ez izateko. Fungibilitate printzipioan oinarriturik, edozein lege-tresnatan dirukopuruei buruz dauden aipamenek balio eta eraginkortasun berdina dute, hala pezetatan nola eurotan adieraziek.

Printzipio horren indarra gutxietsi gabe, komeni da orientatzea Foru Komunitateko tributuei buruzko legerian pezeta moneta-unitatean sartutako zeinbait karga-eskala, hain zuzen ere tributupekoentzat edo tributu Administrazioarentzat berarentzat kalkuluak egiterakoan zailtasunen bat sor dezaketenak.

Pezetatan dauden karga-eskalarik garrantzizkoenetan aipatutako bihurketa nola egin argitzeko eta tributuei buruzko arauetan moneta horretan gehien agertzen diren zifrak kalkulatzeko, magnitude horiek europar moneta bakarrean, eurotan finkatzen dira.

Hori horrela,

AGINDU DUT:

Lehena.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako karga-eskala eta lan etekinen atxikipenak eurotara bihurtzea.

Bat.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 59. artikuluan dagoen eskala, likidazio oinarri orokorra kargatzen duena, honela izanen da euro...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR