152/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Industria Erregistroa sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legeak, Zerbitzuen jardueretan libreki hasi eta aritzeari buruzko Legera egokitzeko abenduaren 22ko 25/2009 Legeak aldatutakoak, 21. artikuluan sortzen du estatu mailako Industria Erregistro Integratua, autonomia erkidegoek zeinek bere lurraldean Industria Erregistroak sortzeko eskumenak ukatu gabe.

Foru Komunitateak industriaren arloan dituen eskumen esklusiboez baliatuz, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak 65.1.b) artikuluan hala onartuta, foru agindu honek Nafarroako Industria Erregistroa sortu eta industria jarduera Nafarroan bete behar duten enpresa eta entitateak bertan inskribatzeko prozedura arautzen du.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    2. Foru agindu honen xedea da Nafarroako Industria Erregistroa sortzea eta industria jarduera Nafarroan bete behar duten enpresa eta entitateak bertan inskribatzeko prozedura arautzea.

    3. Nafarroako Industria Erregistroak izaera informatiboa izanen du eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barruan industria arloko eskumena duen departamentuari atxikirik egonen da.

    4. artikulua. Helburuak.

    5. Nafarroako Industria Erregistroa Nafarroako jarduera industrialari buruzko informaziorako tresna da, eta haren helburua da bertan inskribaturik dauden enpresa eta entitateen datu publikoak eskuratzeko aukera bermatzea.

    6. Bere helburua betetzeko, erregistroaren kudeaketaren ardura duen organoak lan hauek beteko ditu:

      1. Ofizioz inskribatuko ditu industriaren arloko baimena behar duten jarduerak betetzen dituzten enpresak edo entitateak, edo komunikazio edo erantzukizuneko aitorpen araubide baten menpe daudenak, bai eta baimen, komunikazio edo erantzukizuneko aitorpenik behar ez duten jarduerak betetzen dituztenak ere, jarduerari buruzko datuak behin hasi ondoren aurkezten dituztenak.

      2. Edozein administrazio publikok edo haren menpeko erakundeek emandako informazioa jasoko du.

      3. Egunean edukiko ditu erregistroan inskribatutako enpresa eta entitateen datuak.

      4. Enpresek eta entitateek emandako dokumentazioa, inskripzioak, aldaketak edo deuseztapenak egiteko oinarri gisa erabiltzen dena, artxibatu eta zainduko du.

      5. Estatu mailako Industria Erregistro Integratuan sartuko ditu Nafarroako Industria Erregistroan inskribatutako enpresa eta entitateen datuak.

      6. Erregistroan dauden datu publikoak Foru Komunitateko Administrazioak horretarako ezartzen dituen bitartekoen bidez eskuratzeko aukera bermatuko du.

    7. artikulua. Eremua.

    8. Nafarroako Industria Erregistroan sartuta egonen dira Nafarroan jarduera hauetako bat betetzen duten enpresa eta entitateei buruzko datuak:

      1. Industriako produktuak lortu, konpondu, haien mantentze-lanak egin, eraldatu edo berrerabiltzeko jarduerak, ontziratzea eta biltzea, eta hondarrak edo azpiproduktuak ustiatzea, berreskuratzea edo deuseztatzea, erabilitako baliabide edo prozesu teknikoak edozein izanik ere, bai eta horietarako behar diren instalazioak ere.

      2. Energia eta produktu energetikoak sortu, banatu eta hornitzeko jarduerak.

      3. Mineralen meatokiak eta gainerako baliabide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR