04/2013 ofizio-zirkularraOntziratu gabeko ardoa lekuz aldatzeko eskaera

SecciónV. Estatuko Administrazioa

2013ko uztailaren 1etik aurrera indarra hartuko du, ekoizpen eremuan babesturik dagoen ontziratu gabeko ardoen mugimenduetarako, Akonpainamendu Elektronikorako Agiria (e-DA), orain arteko paperezko Akonpainamendu Agiriaren ordezkoa; agiri horretan Kontseilu Arauemaileak testu bat eta jatorrizko deitura ziurtatzen zuen zigilu bat ezartzen zituen. Betebehar horrek lurralde nazionalean ibiltzen den produktu amaitua ere hartzen du bere barnean, destinoa gordailu fiskal bat baldin bada (jarduera eta establezimendu kodea duen destinoa), baina kasu horretan ez da beharrezkoa jatorria frogatzea, botilek erantsirik dauzkaten berme agiriek betetzen baitute helburu hori.

Mugimenduak euskarri elektronikoarekin kontrolatzeko sistema garatzeko baldintzetarako, beharrezkoa da jatorrizko ziurtagiria ematea Kontseilu Arauemaileak a priori bitartekaritza egin ez dezakeen tokitik zama bidali aurretik.

Hortaz, jatorrizko deituraren ziurtapenari dagokionez egun indarra duten betebeharrak ardo babestua bidaltzen duen operadoreak bete beharko ditu, saltzaileak alegia, Akonpainamenduko Agiri elektronikoko 10. laukitxoa betez.

–Akonpainamenduko Agiri elektronikoaren edukia eta bete beharreko laukitxoak:

Laukitxoa: 10 a: 1.

Laukitxoa: 10 b: Agiri honek E-Bacchus Erregistroko PDO-ES-A0117 zenbakiko B.J.D.aren ziurtagiriaren balioa du, ......... zenbakiko baimenarekin bat. (lekualdatzerako baimena).

Laukitxoa: 10 c: Baimenaren eguna.

Laukitxoa: 10 d: Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemailea.

Kontseilu Arauemaileak ontziratu gabeko ardoak lekuz aldatzeko ezarritako prozedurak indarra izaten segitzen du. Hauxe da prozedura hori:

  1. Enpresa interesdunak, hau da, erosleak, baimena eskatuko du idatziz; idazkia erantzukizuna duen pertsona batek izenpetuko du, saltzailearen eta eroslearen datuak, ardo kopurua, lekualdatzearen data eta garraiorako ibilgailuak adierazita.

  2. Lekuz aldatutako kopurua ez da baimendutakoa baino ehuneko 10...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR