47/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, 'Nire herria, nire hiria 2008' I. Sariaren deialdia eta arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Udalak eta Kontzejuak oinarritzat dituen Toki Administrazioaren antolaketak herritarrek eskatzen dituzten zerbitzuetara egokitu behar da uneoro. Hau guztia lortzen ahal da, besteak beste, Administrazioak bizikidetza esparruak hobetzeko ekimenak sustatzen dituenean. Ez dirudi aski denik herritarrei izapid administratiboak on line edo bestelako bide telematikoak erabiliz burutzeko aukera eskaintzea. Beharrezkoa da Administrazioak esleituak diten zerbitzu publikoak hobetzeko ideiak jasotzea. Beraz, Nafarroan toki entitateen arloari laguntzeko oinarrizkoa da parte hartzea, eta horretarako I. Sari hau parte-hartzea lortzen saiatzen da, administrazioak aurre egin behar dien erronka berrien aurrean ekimenak entzunez, eta Toki Entitateei beren herri eta herritarrendako idei berriak pentsatu ditzaten motibatuz.

Nafarroako Aurrekontu Orokorretan kontusail izendun bat bada, eta baita aldekotxosten juridikoa ere, Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasunarekin, bidezko da foru agindu hau onestea.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretuaren 2.2. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Nire herria, nire hiria 2008" I. Sariaren deialdia eta honen arauak onestea, foru agindu honen eranskinean daudenak.

  2. Hamaika mila eta bostehun (11.500) euroko gastua baimentzea, deialdia finantzatu ahal izateko, "Nire herria, nire hiria 2008" izeneko 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren 211003 21000 4809 922100 kontusailetik ordainduko dena.

  3. Foru agindu hau jakinaraztea Toki Administrazioko Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari eta departamentu horretan Ekonomia eta Ogasunekoak duen kontu-hartzaile delegatuari, behar dituen ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

  5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruean, 2008ko maiatzaren 28an.-Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday.

    ERANSKINA

    Arauak

    Lehenbizikoa.-Xedea.

  6. 2008ko "Nire herria, nire hiria" I. Saria deitu da, Nafarroako Toki Entitateetan bizikidetza esparruak hobetzeko ekimen lanetarako.

  7. Sariak Nafarroako toki jarduerari buruzko lanik onenak nabarmentzeko emanen dira. Lanak gai hauei buruzkoak izanen dira:

    1. Herritarrek beren toki entitatearekin duten harremana.

    2. Parte-hartzea toki arazo publikoetan.

    3. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR