143/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 'Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko' eta 'Nezakari gazteak beren gain hasteko' neurrietarako laguntzen arau erregulatzaileak ezartzen dituena, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horien barruan nekazaritza ustiategiak modernizatu eta nekazari gazteak beren gain hasteko sustapena egitea dago.

Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak, neurri batzuk ezartzen ditu nekazaritza ustiategiak modernitzatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko.

Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programak neurri horiek jaso ditu, eta horiek zehazterakoan, Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoko jarraibideak hartu dira kontuan, bereziki honako helburu estrategiko hauei dagokienez: "Ustiategien egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea" (I-1), "Ekoizteko baldintzak hobetzea, Nafarroako produktuak merkatuetan hobeki kokatzeko" (II-1) eta "Sektorearen ingurumen iraunkortasuna hobetzea"(III-1).

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak martxoaren 27an emandako 83/2007 Foru Aginduaren bidez, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzen arau erregulatzaileak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan. Foru agindu hori honako arauei jarraikiz prestatu zen: Europar Batasuneko arau aplikagarriak, Landa Garapenerako Esparru Nazionalaren proiektuan jasotako oinarrizko irizpideak eta Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren proiektua.

2009ko ekitaldian, komenigarritzat jo zen funtsezko aldaketak egitea laguntza horiek arautzen zituen foru araudian, batez ere irismena handitzeari dagokionez, interesdunak bere ustiategian zuzeneko exekuzioko nekazaritzako interes pribatuko obretan egiten dituen inbertsioak integratuz, inbertsio moduluak eguneratuz eta kudeaketa prozedurak hobetuz.

2010ean, neurri horri zegokion araudia eguneratu zen, funtsean, Nafarroako Ubidearen garapenari lotutako nekazaritzako intereseko obretan egindako inbertsioak egokitu eta inbertsioak mugatzeko -tokiko produkzioetan soberakinak ager daitezkeela aurreikusiz-, eta prozedurazko zenbait alderdi argitzeko, araudiko testuaren interpretazioaren onerako.

2011ko ekitaldirako, komenigarritzat jo da neurri hori arautzen duen araudia aldatzea, ondoko bi helburu oinarrizkoei jarraikiz:

  1. Kostuen moderazioaren esparruan oinarrizko irizpideak ezartzen dituzten inbertsio moduluak egokitzea.

  2. Berme juridiko handiagoak ezartzea, ondokoei buruzko alderdi jakin batzuk berriro idatziz: laguntzen irismenaren mugak, baldintzak, betebeharrak eta horiek justifikatu eta egiaztatzeko prozedurak.

    Testuan aldaketa kopuru handi samarra eginen denez argitasun eta segurtasun juridiko handiago baten alde, komenigarritzat jotzen da, bai izaten ahal diren onuradunentzat bai kudeaketa unitateentzat, laguntza hauek arautuko dituzten arau berriak onestea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 18an emandako 72/2010 Foru Agindua indargabetzea.

    Foru agindu hau urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren babesean eman da. Dekretu horretan, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez finantzatzen diren gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea onetsi eta horren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren. Era berean, dekretu horren bidez baimena eman zitzaion Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, bereziki, Europako nekazaritza funtsekin, osorik edo hein batean, finantzatzen diren diru-laguntzen arau erregulatzaileak ezartzeko.

    Foru agindu honen bidez arautzen diren neurriei Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 8an emandako 30/2007 Foru Agindua aplikatu behar zaie. Agindu horren bidez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatzen dituen landa garapenerako laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zen.

    Nafarroako Gobernuak 2007ko martxoaren 26an eta 2007ko urriaren 22an hartutako Erabakien bidez, "Nezakari gazteak beren gain hasteko" eta "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" neurrietarako banakako ebaluazioko araubidearen bidezko laguntzak ematea baimendu zen.

    Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    Artikulu bakarra.-Arauen onespena.

    Onesten dira "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nekazari gazteak beren gain hasteko" neurrietarako laguntzen arau erregulatzaileak (Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan), I. eranskinean ageri denaren arabera, eta foru agindu hau osatzen duten gainerako eranskinak.

    Lehen xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

    1. Arau honetan aurreikusitako laguntzak 2011ko Gastuen Aurrekontuko "Nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzea. LGP LGENF" izeneko 721002-72230-7700-412100 kontu-sailean eta "Nafarroa 2012 Plana-72. Nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzea. LGP LGENF" izeneko 721002-72230-7700-412102 kontu-sailean emateko unean erabilgarri dauden kredituen kargura emanen dira, edo horretarako, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan, neurria indarrean den bitartean gastuen aurrekontuetan kontu-sail horren baliokide gisa gaitzen direnen kargura, betiere behar adinako kreditu egokia baldin badago.

    2. Laguntzak emateko ebazpenean aurreikusitako urteko ordainketan aurreratzen diren kopuruen kasuan, ordainketa horiek "(**) Krisiaren kontrako neurriak. Inbertsioak bizkortzea, nekazaritza ustiategien eraginkortasuna hobetzeko. LGP LGENF" izeneko 721002-72203-7700-412104 kontu-sailaren kargura egiten ahalko dira.

    Bigarren xedapen gehigarria.-Aplikatzeko baldintza.

    Europako Batzordeak Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programan "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nezakari gazteak beren gain hasteko" jasotako neurriei buruz ematen dituen jarraibideek baldintzatuko dute foru agindu honetan xedatutakoaren aplikazioa. Europako Batzordearen eskakizunak aintzakotzat hartzeko neurri horietan egin beharreko edozein aldaketak foru agindu honetako laguntzei buruzko arauen egokitzapena ekarriko du.

    Hirugarren xedapen gehigarria.-Eskualde behartsuak eta eskualde menditsuak.

    Eskualde behartsuak eta eskualde menditsuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduaren zerrendan ageri dira.

    Lehen xedapen iragankorra.-Lehenago aurkeztutako eskaerak.

    Foru agindu honetako xedapen iragankorretan ezarritakoan izan ezik, foru agindu honek indarra hartzen duen egunean ebazteke dauden eskaerak aurkezpen unean indarra duen araudiari jarraikiz ebatziko dira.

    Bigarren xedapen iragankorra.-5. artikuluaren 6. idatz-zatia aplikatzea.

    Nekazaritzako azpiegituretan esku hartuz lursailak ureztalur bihurtu edo oraingo ureztalurrak modernizatu nahi diren eremuetako nekazaritzako sail pribatuetan presiozko banaketa-sareak jartzeko egiten diren inbertsioetarako (foru agindu honen 5. artikuluaren 6. idatz-zatian jasoak), laguntza-eskabideak aurkezteko epea bi urtetik hiru urtera luzatuko da. Hori bera eginen da interes orokorreko obrak foru agindu honek indarra hartu aurreko hiru urteetan bukatuak dituzten jarduketetarako; hala, interesdunek hiru urteko epea izanen dute, interes orokorreko obrak bukatzen diren egunetik hasita, eskaera egiteko, eta hiru hilabete gehiagoko epea, berriz, nekazaritzako interes pribatuko obrak bukatzeko.

    Hirugarren xedapen iragankorra.-26. artikuluaren 4. idatz-zatia, ez-betetzeak mailakatzeari buruzkoa, aplikatzea.

    Foru agindu honen 26.4 artikuluan xedatutakoa ondokoei ere aplikatuko zaie:

  3. Nekazaritzako ustiategietan inbertitu eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzak ezartzen dituen apirilaren 17ko 162/2000 Foru Dekretuaren arabera onetsitako espedienteei.

  4. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren martxoaren 27ko 83/2007 Foru Aginduaren arabera onetsitako espedienteei. Horren bidez, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzen arau erregulatzaileak ezarri ziren.

  5. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 26ko 75/2009 Foru Aginduaren arabera onetsitako espedienteei. Horren bidez, "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nezakari gazteak beren gain hasteko" neurrietarako laguntzen arau erregulatzaileak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.

  6. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 72/2010 Foru Aginduaren arabera onetsitako espedienteei. Horren bidez, "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nezakari gazteak beren gain hasteko" neurrietarako laguntzen arau erregulatzaileak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.

  7. Foru agindu honek indarra hartzen duenean ebazteke dauden eskaerei.

    Laugarren xedapen iragankorra.-Ekainaren 6ko 97/2005 Foru Aginduari jarraikiz eskatutako inbertsioei.

    Ureztaketa abian jartzeko inbertsioen kasuan, inbertsio horiek laguntza-eskabideko espediente batean ageri badira, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren ekainaren 6ko 97/2005 Foru Aginduaren arabera (horren bidez arautzen da nola emanen diren nekazaritzako azpiegituretan esku hartuz lursailak ureztalur...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR