13/2013 FORU LEGEA, martxoaren 20koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, HAURRENTZAKO ETA NERABEENTZAKO SUSTAPENARI, LAGUNTZARI ETA BABESARI BURUZKO ABENDUAREN 5EKO 15/2005 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea onetsi zen adingabeen arazoei aurre egiteko xedearekin, orotariko ikuspegi batetik, bai eta haien garapen integrala bultzatzeko ongizate-politikak garatzeko xedearekin ere.

15/2005 Foru Legea aldatzen duen azaroaren 8ko 18/2010 Foru Legeak berritasun nabarmenak sartu zituen Nafarroan adopzioaren alorrean.

Abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legeko 75.1 artikuluak ezartzen du 0tik 2 urtera bitarteko adingabeen adopzio nazionalean lehentasuna izanen dutela seme-alabarik ez duten familia-unitateek. Lehentasun-irizpide horrek kalte bat eta konparaziozko bidegabekeria eragiten du; izan ere, automatikoki eta de facto baztertzen ditu adopzioko zenbait familia, Nafarroako Gobernuak egoki deklaratu dituenak.

Nola adopzioa tresna bat den adingabeari familia-testuinguru eta -ingurune egokiena emateko, eta ez haurrik gabeko familia bati haur bat emateko, bidezkoa da Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea aldatzea.

Artikulu bakarra.–Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 75. artikulua aldatzen da. Hemendik aurrera, haren testua hau izanen da:

“75. artikulua. Ezaugarri bereziak dituzten adingabeak.

Foru lege honi dagokionez, honakoak dira ezaugarri bereziak dituzten adingabeak.

Tratamendu kronikoa behar duten ezgaitasun edo gaixotasun larria duten adingabeak.

Osasun txostenaren arabera ezgaitasun bat garatzeko aukera asko dituzten adingabeak, gaur egun horrelakorik ez badute ere.

Anai-arreben...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR