20/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 28an emandako 161/2012 Foru Agindua aldatzen duena; agindu horren bidez, eskaera bakarraren aurkezpena arautzen da, 2012ko kanpainarako, honako hauek direla eta: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) finantzatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ordainketa zuzenak, Nafarroako Landa Garapenaren Programako zenbait laguntza, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatutako nekazaritzaren eta ingurumenaren arloko laguntzak, bai eta ordainketa bakarraren eskubideak lagatzearen jakinarazpenak, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak eta zenbait laguntza ordainketa bakarraren araubidean sartzea ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru agindu horretan zenbait laguntzaren deialdia egiten da 2012ko kanpainarako, 2013ko aurrekontuko kontu-sailaren kargura. Egoera ekonomikoak okerrera egin du azken urtean, eta aurreikusten da diru-sarrerak murriztuko direla 2013ko ekitaldian; hartara, beharrezkoa izan da, egonkortasun finantzarioaren helburuak betetze aldera, araua egokitzea aurrekontuan aurreikusten den murrizketaren arabera, alde batetik, urte anitzeko kontzesioa duten laguntzaren deialdi batzuk deuseztatuz, baimendutako gastuak askatuz, eta, bestetik baimendutako gastuaren zenbatekoa aldatuz laguntzen beste deialdi batzuetarako.

Bidezkoa da aldatzea 2011. urtean bukatzen ziren laguntza batzuen kontzesioa luzatzeko baimendutako gastuaren zenbatekoak, 161/2012 Foru Aginduaren 4., 5. eta 6. aginduetan adierazten direnak zehazki, nekazaritza ekologikorako, abeltzaintza ekologikorako eta galzorian diren arrazetarako laguntzenak.

Beste alde batetik, bidezkoa da indarrik gabe uztea 2012ko kanpainarako laguntzen deialdi hauek: abeltzaintzako ekoizpen iraunkorretarakoa, plastiko biodegradagarrizko lur-estalkiaren teknika sustatzekoa, behi ume-hazlearen primaren laguntza osagarria eta abere arraza autoktonoak araubide estentsiboetan ekoizteko sistemak sustatzekoa. Halaber, bidezkoa da indarrik gabe uztea onura publikoko Urbasa eta Andia mendietako artzaintza iraunkorrerako laguntzaren kontzesiorako deialdia, 2012tik 2016ra bitarteko ekitaldietako gastuen aurrekontuen kargura dena. Horrenbestez, askatu egin behar dira deialdi horietan 2013ko gastuen aurrekontuaren kargura baimendu ziren gastu zenbatekoak, 2012tik 2016ra bitarteko gastuen aurrekontuaren 7., 8., 9. eta 10. puntuetan eta Foru Aginduaren 11. aginduan bildu zirenak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 12ko 32/2007 Foru Agindua, Nafarroako mendialderako eta eskualde behartsuetarako konpentsazioko kalte-ordainak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzen zuena, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 14ko 294/2012 Foru Aginduaren bidez aldatu da, eta lanbide arteko gutxieneko soldata Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoarekin ordeztu da eskatzailearen errenta osoa alderatzeko indize gisa, eta zehazten da eskatzaileari kontuan hartu beharreko errenta osoa izanen dela laguntza eskatu aurreko ekitaldikoa, hori baita berriena kudeatzaileak eskura dituenen artean. Hori dela eta, alderdi horiek laguntzaren oinarrizko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR