26/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, José Ignacio Sánchez Trueba jaunari Nafarroako Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Plaka ematen diona, hil ondoren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

José Ignacio Sánchez Trueba jauna, Armadako koronelordea, Nafarroako Foruzaingoko Burutzan aritu da 1996ko abenduaren 16tik 2004ko abenduaren 20a arte. Denbora horretan, Foruzaingoaren lehen garapen organikoa diseinatu zuen eta hartan aritu zen, eta Foruzaingoaren modernizazio prozesuaren lehen bultzatzaile bihurtu zen. Urteen poderioz, mila foruzain baino gehiagoko polizia integral bihurtuko zenaren lehen oinarriak ezarri zituen. Gero, Armadako erantzukizunak bere gain hartuta eta, geroago, enpresaburuen esparruan, berak zuzendu zuen Kidegoan erakutsitako dedikazioa eta zerbitzurako bokazioa izaten jarraitu zuen; horregatik guztiagatik, Nafarroako Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Plaka merezi du.

Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduak, abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 89. artikuluan ezartzen du zenbait baldintza betetzen dituzten Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak saritzen ahalko direla; baldintza horien artean aipagarriak dira, Kidegoari ospea ekartzen dion garrantzi profesionaleko zerbitzu bat zuzendu izatea edo lanbideko eginbeharrak betetzen gaitasuna eta jarduera erakutsi izatea.

Bestetik, arauzko testu beraren 94. artikuluak ezartzen du, Polizia Kidegokoa ez izanik, elkarlanean nabarmendu direnei ematen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR