224/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emana, nazioartekotzen laguntzeko zerbitzuetarako 2008-2011 urteetarako diru-laguntzaren araubidea ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Enpresak Nazioartera Ateratzeko 2008-2011 aldiko Plana, Enpresa Zuzendaritza Nagusiak egina, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturiko Nafarroa Nazioartekotzeko Planaren zati da.

Plan horren helburuak dira, besteak beste, oinarri esportatzailea zabaltzea, Nafarroako esportazioen hartzaile diren herrialdeen kopurua handitzea, eta sektore eta azpisektore esportatzaileak eta ezarpen helmugak gehitzea.

Aurreko helburuak lortzeko planteatzen diren ekintzetako bat nazioartera ateratzeko estrategia garbia duten enpresentzako aholkularitza zerbitzuak bultzatzea da.

Profesional adituek emandako aholkularitza, bai jatorrian bai helmugan, enpresen kanpo sustapenean eta nazioartera ateratzeko fase aurreratuagoetan arrakasta lortzeko gakoetako bat da.

Foru agindu honen xedea da nazioartekotzen laguntzeko zerbitzuetarako 2008-2011 urteetarako diru-laguntzaren araubidea ezartzea.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko martxoaren 20ko Erabakiaren bidez, baimena eman du diru-laguntzak banakako ebaluazioko araubidean eman daitezen, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Diru-laguntzaren xedea da Nafarroako enpresei nazioartera ateratzen laguntzea, Nafarroako esportazioen hartzaile diren herrialdeen kopurua handituz, eta sektore esportatzaileak eta ezarpen helmugak gehituz.

    Horretarako, nazioartera ateratzeko moduetan adituak diren profesionalen aholkularitza, bai zerbitzu estrategikoetan bai operatiboetan, kontratatzeko diru-laguntza ematen da.

  2. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

    Hauek dira diruz laguntzen ahal diren gastuak:

  3. Jatorriko aholkularitza.

    Honako hauek sartzen dira:

    1. Beren tamaina edo antolatzeko modua dela eta, nazioartekotzeaz espresuki arduratzen den langilerik ez duten eskatzaileei egiten zaizkien zerbitzuak. Zuzendaritza, merkataritza eta sustapen eginkizunekin lotutako jarduerek, bai eta gaiarekin lotutako zerbitzuek ere, lortzen ahalko dute diru-laguntza. Jarduera eta zerbitzu horiek nazioartera ateratzeko departamentu bat sortu beharko dute enpresan edo enpresa multzoan.

    2. Aurreko atalak barnean hartzen ez dituen eskatzaileei -beste merkatu batzuetan sartu nahi, baina horretarako dituzten zailtasun berezien ondorioz kanpo aditu bat kontratatu behar dutenak- egindako zerbitzuak.

    3. Nazioartekotzearen arloan gogoetarako eta dibertsifikazio estrategikorako aholkularitza zerbitzuak, Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuaren metodologia bati jarraikiz. Zerbitzu horiek metodologia horretan prestatutako profesionalek egin beharko dituzte.

    4. Abokatu bulegoek kanpoko hornitzaile, banatzaile edota bezeroekin sinatutako kontratuei buruzko kontsulta, txosten, irizpen, negoziazio, idazketa eta betetzearen jarraipenean egindako zerbitzuak, edo defentsa juridikoa, demanda judiziala izanez gero.

    5. Adimen lehiakorra, hau da, dokumentu bidezko ikerketa, datu base profesionalen berariazko softwareen bidezko azterketan onarritzen dena eta sektorearen eta/edo eskatzaileak aukeratutako merkatuaren lehiakortasuna eta lehiatzaileek eta balizko bezeroek bertan izan dezaketen lekua jakiteko informazio teknologikoa, jokabideak eta legeria helburu dituena.

    Lanaldi partzialeko esportazio kudeatzaileek aurreko a) eta b) ataletako zerbitzuak eginen dituzte. Horiek Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak homologatu ditu.

    Aurreko zerbitzuekin lotutako kontratuak eta luzapenak eredu ezarriaren arabera formalizatuko dira. Interesdunek Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialean jaso dezakete eredua, eta, kontratua sinatzeko, erakunde horren oniritzia beharko dute.

  4. Helmugako aholkularitza.

    Arlo hauetako aholkularitza zerbitzuak sartzen dira:

    1. Merkataritza sustapena: eskatzailearen produktuak merkatu zehatz batean sartu eta hartara moldatzeko moduak, bai eta prezioari, posizionamenduari eta banaketari lotutakoak ere.

    2. Helmugan sartu/egoteko modalitatea aukeratzea, baita agenteak, banatzaileak edo inportatzaileak bilatu eta aukeratzea ere.

    3. Merkataritza edo ekoizpen ezarpenerako herrialdea edo eremu geografikoa aukeratzea.

    4. Ezarpena aldez aurretik aukeratutako helmugan egitearen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa.

    5. Kontratazioei buruzko zerga eta lege arloko txostenak (administraziokoak, lanekoak, zibilak, merkataritzakoak); hornitzaileekin, bezeroekin, enplegatuekin edo agenteekin eginiko kontratuen prestaketa eta jarraipena; defentsa juridikoa eta laguntza auzietan; kapitalak aberriratzea; zergak ordaintzea edo aduanak; eta adierazitako esparruarekin lotutako beste edozein jarduera.

    Helmugako aholkularitzagatik laguntza eskatzen dutenek diru-laguntza jasotzen ahalko dute aholkularitza egiten deneko herrialdera bidaiatzeko kontratuak edo berrikuntzek, halakorik balego, indarra duten bitartean.

  5. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

  6. Jatorriko aholkularitza.

    Jatorriko aholkularitza kontratzeko diru-laguntzaren gutxieneko portzentajea diru-laguntza jaso dezakeen gastuaren %40 izanen da. Portzentaje hori irizpide hauen arabera handitzen ahalko da:

    1. %5, enpresa eskatzailea ETE bat bada, mikroenpresen eta enpresa ertainen definizioari buruz Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EB Gomendioan ezarritakoaren arabera.

    2. %10, enpresa multzo bat bada.

    3. %5, eskatzailea sektore hauetakoren batekoa bada: nekazaritzako elikagaiak, automozioa, ekipamendu ondasunak, bioteknologia, eraikuntza bioklimatikoa, energia berriztagarriak, logistika eta garraioa, aisia, kultura eta turismoa, IKT, osasuna eta nanoteknologia.

  7. artikuluko 1. idatz-zatiko a) eta b) letretan adierazten diren ekintzetarako diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 18.000 eta 30.000 eurokoa izanen da enpresa eta enpresa multzo bakoitzeko, hurrenez hurren. 3 urtez gozatzen ahalko dute laguntzaz. Multzo bereko enpresa batzuek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR