40/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen da nahitaezkoa dela administrazio prozedura elektronikoa erabiltzea Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko laguntzak tramitatzeko eskaerak, komunikazioak eta beste agiri batzuk aurkezteko, haien onuradunak Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak direnean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 4ko 622/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzeko prozedura elektronikoaren ezarpena onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Foru lege horren 23.2 artikuluak xedatzen du ezen, foru dekretu edo agindu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezarri ahalko duela, justifikatuz gero, administrazio prozedura elektroniko jakin batzuk erabili beharra, interesdunak, lanbideagatik, gaitasun ekonomiko edo teknikoagatik edo beste arrazoi batzuengatik, behar diren baliabide teknologikoak erabili eta eskura izateko aukera bermaturik duten pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen taldeak direnean.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak Informazioaren Gizartean sar daitezen laguntzeko neurriak ezarri dituzte azken aldi honetan. Gaur egun, entitate horiek informazioaren teknologiak maila egokian erabiltzen ikasi dute eta, beraz, gorabeherarik gabe erabil ditzakete. Gainera, tramitazio elektronikoaren bidez errazago eta kostu txikiagoekin eginen dituzte tramiteak Administrazioan. Bestetik, kudeaketa administratiboaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko aukera eman behar die. Horregatik bidezkoa da administrazio prozedura elektronikoa jarraitu beharra ezartzea transferentziak eta diru-laguntzak tramitatzeko, onuradunak entitate horiek direnean.

Halaber, baliabide telematikoak erabiltzen laguntzearren, foru agindu honek laguntzaile sistema bat ezarri du, eskaerak, komunikazioak eta beste agiri batzuk toki entitateak ordezkatuz aurkezteko telematika bidez, eta aholkuak emateko eta tramite horietarako puntu batzuk haien eskura jartzeko, beharrezkoa denerako.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Ezartzea nahitaezkoa dela administrazio prozedura elektronikoa erabiltzea transferentzien eta diru-laguntzen eskaerak tramitatzeko, onuradunak Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak direnean. Zehazki, honako prozedura hauetan erabili beharko da nahitaez prozedura elektroniko hori:

    1. Euskararen erabilerarako eta sustapenerako laguntzak udal esparruan.

  2. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR