36/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez ezartzen da nahitaezkoa dela administrazio prozedura elektronikoaz baliatzea Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko laguntzak tramitatzeko eskaerak, komunikazioak eta beste agiri batzuk aurkezteko, onuradunak lanbide edo enpresa jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak direnean, autonomoak barne, eta beste edozein pertsona juridikoren kasuan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 4ko 622/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzeko prozedura elektronikoaren ezarpena onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Foru lege horren 23.2 artikuluak xedatzen du ezen, foru dekretu edo agindu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezarri ahalko duela, justifikatuz gero, administrazio prozedura elektroniko jakin batzuk bete beharra, interesdunak, lanbideagatik, gaitasun ekonomiko edo teknikoagatik edo beste arrazoi batzuengatik, behar diren baliabide teknologikoak erabili eta eskura izateko aukera bermaturik duten pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen taldeak direnean.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak enpresei, autonomoei eta zenbait entitateri informazioaren gizartean sartzen laguntzeko neurri batzuk garatu ditu orain arte. Gaur egun, pertsona eta entitate horiek informazioaren teknologiak maila egokian erabiltzen ikasi dute eta, beraz, gorabeherarik gabe erabil ditzakete. Tramitazio elektronikoaren bidez errazago eta kostu txikiagoekin eginen dituzte tramiteak Administrazioan. Kudeaketa administratiboan eraginkortasun eta eragimen handiagoa izaten ere lagunduko du. Horregatik bidezkoa da administrazio prozedura elektronikoa jarraitu beharra ezartzea diru-laguntzak tramitatzeko, onuradunak aipatu diren pertsonak eta entitateak direnean.

Halaber, bide telematikoak erabiltzen laguntzearren, foru agindu honek laguntzarako sistema bat ezarri du, eskaerak, komunikazioak eta beste agiri batzuk hirugarren pertsonak ordezkatuz telematika bidez aurkezteko, eta aholkuak eman eta tramite horietarako puntu batzuk hirugarrenen eskura jartzeko.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Administrazio prozedura elektronikoaz nahitaez baliatzea.

  2. Administrazio prozedura elektronikoaz nahitaez baliatu beharko da Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko laguntzak tramitatzeko eskaerak, komunikazioak eta beste agiri batzuk aurkezteko, onuradunak lanbide edo enpresa jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak direnean, autonomoak barne, eta beste edozein pertsona juridikoren kasuan.

  3. Hala ere, aurreko atalean aipatutako agiriak bertaratuz aurkeztu ahalko dira, aurkezpen telematikoa zailtzen edo bereziki nekeza bihurtzen duten egoerak izaten direnean.

  4. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR