13/2012 FORU AGINDUA, uztailaren 11koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen du kontseilariek foru agindu baten bidez izendatuko dituztela zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusien edo zuzenean kontseilarien menpe dauden beste organo batzuetako titularren ordez aldi baterako ariko direnak, haiek kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean edo karguak hutsik daudenean. Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena izan ezik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ordezkotza.

    Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia ariko da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ordez, aldi baterako, azken horren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean. Biak falta badira, zerbitzu horretako zuzendariek ordeztuko dute, hurrenkera honen arabera:

    1. Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendaria.

    3. Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuko zuzendaria.

  2. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ordezkotza.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia ariko da Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ordez, aldi baterako, azken horren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean. Biak falta badira, zerbitzu horretako zuzendariek ordeztuko dute, hurrenkera honen arabera:

    1. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

    3. Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria.

  3. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ordezkotza.

    Landa Garapeneko zuzendari nagusia ariko da Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ordez, aldi baterako, azken horren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean. Biak falta badira, zerbitzu horretako zuzendariek ordeztuko dute, hurrenkera honen arabera:

    1. Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria.

    2. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria.

    3. Uraren Zerbitzuko zuzendaria.

  4. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ordezkotza.

    Idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR