180/2011 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren mendeko bestelako organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun bat dutenean, titularren ordez aritzeko. Manu horren 6. puntuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatutako legearen artikulu horrekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

    1. Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia.

    2. Idazkari tekniko nagusia.

    3. 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko burua.

  2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

    1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia.

    2. Idazkari tekniko nagusia.

    3. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendaria.

    4. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria.

    5. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

  3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasun bat duenean, idazkari tekniko nagusiaren ordez hauetako edozein arituko da aldi baterako:

    1. Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

    2. Modernizazio Ataleko burua.

    3. Aurrekontu eta Kudeaketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR