109/2011 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren mendeko bestelako organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun bat dutenean titularren ordez aritzeko. Manu horren 6. puntuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatu legezko aginduarekin bat,

AGINDU DUT:

Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Osasuneko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

  1. Osasun Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Zerbitzua.

  2. Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzua.

  3. Osasun Publikoaren Zerbitzua.

  4. -Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ordez haren mendeko organoetako titularrak arituko dira aldi baterako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR