103/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikotik hiru bulego kentzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 25eko 447/1991, uztailaren 17ko 262/2003, irailaren 15eko 324/2003 eta otsailaren 2ko 2/2005 Foru Aginduen bidez Toki Administrazioko Departamentuan bulego maila duten administrazio unitateak berrantolatu ziren.

Departamentuak gaur egun duen jarduera ikusita, gomendagarria da bulego maila duten administrazio unitateen eginkizunak berriz antolatzea.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko irailaren 21ean egindako bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan dauden unitate organikoak %10 murriztea (128 unitate).

Erabaki haren eranskinean ezartzen da Toki Administrazioko Departamentuan hiru unitate kendu behar direla.

Bulego maila duten administrazio unitateak berrantolatzeko eta erabaki horretan ezarritakoa betetzeko asmoz, Toki Administrazioko Departamentuak egoki ikusten du Sustapen eta Hedapen Bulegoa eta Toki Entitateekiko Harremanetarako Bulegoa kentzea, biak Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuari atxikiak, baita Hiribide eta Landabideen Bulegoa ere, Toki Azpiegituren Zerbitzuari atxikia. Horren ondorioz, bulego horien eginkizunak egituran haien gainean dauden atalei esleituko zaizkie.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

  1. Ondotik aipatzen diren bulegoak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikotik kentzea eta haien eginkizunak egitura organikoan haien gainean dauden atalei esleitzea:

    -Sustapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR