25/2013 FORU DEKRETUA, apirilaren 17koa, Nafarroako Foruzaingoko kideek zerbitzuaren arrazoiak direla eta arropa erabili eta erosteagatik kalte-ordaina jasotzeko baldintzak, eta beste neurri batzuk, arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 21eko 90/1991 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako foruzainen hainbat lan baldintzak arautu ziren. Horien artean, arauzko uniformea jantzi gabe zerbitzua ematen duten foruzain jakin batzuen kaleko arropaz hornitzeko zuzkidura ekonomikoa. Berariaz aipatu ziren orduko bi atal hauek: Agintariak Babesteko Atala eta Jokoaren eta Ikuskizunen Atala. Zehazki, 125.000 pezeta ezarri ziren foruzaineko eta urteko.

Gero, irailaren 2ko 273/1992 Foru Dekretuaren bidez, aipatu zuzkidura ekonomikoa eguneratzeko irizpidea ezarri zen, urtean urteko kontsumoko prezioen indizea aplikatuz.

Foruzaingoan, zerbitzuaren arrazoiak direla eta izandako gastuen kalte-ordainen esparruan, konnotazio berezia dute arropa berezia erosteak sortutako gastuek. Arropa berezi hori foruzain jakin batzuek erabili behar dute, ohiko jantzi arruntaz bestelako arropa izanik, agintzen zaien zerbitzu publikoa emateko, eta, oro har, foruzainek, arauzko uniformeaz bestelako arropa noizbehinka jantzita.

Bestetik, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen helburuarekin bat, Nafarroako Gobernuak, aurrekontuen egonkortasunerako helburua betetzeko, zenbait neurri hartu ditu diru-sarrera publikoak indartzeko eta gastuak murrizteko. Besteak beste, langileriaren arloan, aparteko orduak murriztu dira eta ordu horiek nahitaez atseden denbora hartuz konpentsatuko dira. Horrela, justifikatuta dago Foruzaingoaren araudi berariazkoa Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileen araudi orokorrera egokitzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluarekin bat, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko apirilaren 17ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da foruzain jakin batzuek zerbitzuaren arrazoiak direla eta kalte-ordaina jasotzeko baldintzak, ematen duten zerbitzuaren baldintzekin bat datorren arropa berezia, ohiko jantzi arruntaz bestelakoa, erosteagatik.

    Halaber, Foruzaingoan aparteko orduak konpentsatzeko araudi berariazkoa Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileen araudi orokorrera egokitzea du xede, baita proba fisikoak gainditzeagatiko konpentsazioaren gaineko xedapenak ere.

  2. artikulua. Arropa erabili eta erosteagatik ematen den kalte-ordaina aplikatzen zaien langileak.

    Kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dute...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR