26/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 28koa, Nafarroako kontzejuetako hauteskundeetarako deialdia egiten duena.

SecciónVII. Hauteskundeen Prozedura

Nafarroako Kontzejuetako Hauteskunde Prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeak Nafarroako Kontzejuetako gobernu eta administrazio organoen osaera ezartzen du, baita organo horietako kideak hautatzeko sistema ere, eta udal hauteskundeen egun berean izanen da hori.

Foru lege horren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, kontzejuetako hauteskundeetarako deialdia Nafarroako Gobernuak egin behar du foru dekretu baten bidez, eta dekretu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da udal hauteskundeetarako deialdiaren errege dekretua argitaratzen den egun berean edo lehenago, baina, betiere, errege dekretu horrek indarra hartzen duen egunean hartuko du indarra. Aipatu lege arauaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, kontzejuetako hauteskundeetarako deialdiarekin batera kontzejuen zerrenda (kontzejuak udaletan bilduak) argitaratu behar da, aipatu arauan ezartzen diren zehaztapenekin.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Kontzejuetako hauteskundeetarako deialdia egiten da, Nafarroako Kontzejuetako gobernu eta administrazio organo berriak eratzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 38. artikuluan eta Nafarroako Kontzejuetako Hauteskunde Prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  2. artikulua. Kontzejuetako hauteskundeak 2011ko maiatzaren 22an eginen dira, igandearekin, eta postu hauek betetzeko bozketa eginen da:

    1. 50 biztanle baino gutxiago izateagatik Kontzeju Irekien araubidea duten kontzejuetako buruak.

    2. 50 biztanle baino gehiago izateagatik Batzarra eratu behar duten kontzejuetako Batzarreko buruak eta kideak. Horietan Batzarreko burua eta lau kide izanen dira.

  3. artikulua. Foru dekretu honen bidez deitzen diren hauteskundeak Nafarroako Kontzejuetako Hauteskunde Prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legeari eta hori garatzen duen araudiari jarraikiz eginen dira.

  4. artikulua. Nafarroako Kontzejuetako Hauteskunde Prozesua arautzeari buruzko martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritakoa betez, kontzejuen zerrenda, hurrenkera alfabetikoan antolatua, onesten da (kontzejuak udaletan bilduak). Zerrenda hori foru dekretu honen eranskinean ageri da. Kontzeju bakoitzari dagokion udalerria zehazten da, bai eta kontzeju bakoitzean Kontzeju Irekiko burua ala Batzarreko burua eta kideak hautatu behar diren ere.

    AZKEN XEDAPENA

    Foru dekretu honek udal hauteskundeetarako deialdiaren errege dekretuak indarra hartzen duen egunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2011ko martxoaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

    ERANSKINA
    UDALERRI KONPOSATUA KONTZEJUA BIZTANLEAK HAUTATU BEHARREKO POSTUAK
    Allin Amillao 24 Kontzeju Irekiko burua
    Allin Aramendia 62 Batzarreko burua eta 4 kide
    Allin Arbeitza 150 Batzarreko burua eta 4 kide
    Allin Artabia 119 Batzarreko burua eta 4 kide
    Allin Etxabarri 67 Batzarreko burua eta 4 kide
    Allin Eultz 49 Kontzeju Irekiko burua
    Allin Galdio 66 Batzarreko burua eta 4 kide
    Allin Larrion 135 Batzarreko burua eta 4 kide
    Allin Muneta 45 Kontzeju Irekiko burua
    Allin Zubielki 95 Batzarreko burua eta 4 kide
    Ameskoabarrena Artatza 157 Batzarreko burua eta 4 kide
    Ameskoabarrena Bakedao 140 Batzarreko burua eta 4 kide
    Ameskoabarrena Barindao 95 Batzarreko burua eta 4 kide
    Ameskoabarrena Ekala 45 Kontzeju Irekiko burua
    Ameskoabarrena Gollao 42 Kontzeju Irekiko burua
    Ameskoabarrena San Martin 84 Batzarreko burua eta 4 kide
    Ameskoabarrena Zudairi 240 Batzarreko burua eta 4 kide
    Antzin Antzin 354 Batzarreko burua eta 4 kide
    Antzin Mendilibarri 25 Kontzeju Irekiko burua
    Anue Aritzu 45 Kontzeju Irekiko burua
    Anue Burutain 58 Batzarreko burua eta 4 kide
    Anue Egozkue 17 Kontzeju Irekiko burua
    Anue Etsain 27 Kontzeju Irekiko burua
    Anue Etulain 19 Kontzeju Irekiko burua
    Anue Leazkue 16 Kontzeju Irekiko burua
    Anue Olague 173 Batzarreko burua eta 4 kide
    Araitz Arribe-Atallu 270 Batzarreko burua eta 4 kide
    Araitz Azkarate 101 Batzarreko burua eta 4 kide
    Araitz Gaintza 73 Batzarreko burua eta 4 kide
    Araitz Intza 69 Batzarreko burua eta 4 kide
    Araitz Uztegi 63 Batzarreko burua eta 4 kide
    Arakil Egiarreta 66 Batzarreko burua eta 4 kide
    Arakil Ekai 39 Kontzeju Irekiko burua
    Arakil Errotz 74 Batzarreko burua eta 4 kide
    Arakil Etxarren 159 Batzarreko burua eta 4 kide
    Arakil Etxeberri 55 Batzarreko burua eta 4 kide
    Arakil Hiriberri 128 Batzarreko burua eta 4 kide
    Arakil Ihabar 123 Batzarreko burua eta 4 kide
    Arakil Izurdiaga 183 Batzarreko burua eta 4 kide
    Arakil Satrustegi 47 Kontzeju Irekiko burua
    Arakil Urritzola 21 Kontzeju Irekiko burua
    Arakil Zuhatzu 47 Kontzeju Irekiko burua
    Aranguren Aranguren 75 Batzarreko burua eta 4 kide
    Aranguren Labiano 132 Batzarreko burua eta 4 kide
    Aranguren Taxoare 302 Batzarreko burua eta 4 kide
    Aranguren Zolina 37 Kontzeju Irekiko burua
    Artzibar Arrieta 34 Kontzeju Irekiko burua
    Artzibar Azparren 17 Kontzeju Irekiko burua
    Artzibar Lakabe 29 Kontzeju Irekiko burua
    Artzibar Nagore 33 Kontzeju Irekiko burua
    Artzibar Saragueta 21 Kontzeju Irekiko burua
    Artzibar Uritz 19 Kontzeju Irekiko burua
    Artzibar Hiriberri Artzibar 20 Kontzeju Irekiko burua
    Atetz Aroztegi 37 Kontzeju Irekiko burua
    Atetz Beratsain 33 Kontzeju Irekiko burua
    Atetz Beuntza 61 Batzarreko burua eta 4 kide
    Atetz Ziganda 26 Kontzeju Irekiko burua
    Atetz Eritze 45 Kontzeju Irekiko burua
    Basaburua Arrarats 50 Kontzeju Irekiko burua
    Basaburua Beruete 169 Batzarreko burua eta 4 kide
    Basaburua Gartzaron 68 Batzarreko burua eta 4 kide
    Basaburua Igoa 89 Batzarreko burua eta 4 kide
    Basaburua Ihaben 44 Kontzeju Irekiko burua
    Basaburua Itsaso 60 Batzarreko burua eta 4 kide
    Basaburua Jauntsarats 51 Batzarreko burua eta 4 kide
    Basaburua Orokieta-Erbiti 92 Batzarreko burua eta 4 kide
    Basaburua Udabe-Beramendi 83 Batzarreko burua eta 4 kide
    Berriobeiti Aitzoain 389 Batzarreko burua eta 4 kide
    Berriobeiti Añezkar 207 Batzarreko burua eta 4 kide
    Berriobeiti Artika 2.659 Batzarreko burua eta 4 kide
    Berriobeiti Ballariain 18 Kontzeju Irekiko burua
    Berriobeiti Berriobeiti 644 Batzarreko burua eta 4 kide
    Berriobeiti Berriogoiti 704 Batzarreko burua eta 4 kide
    Berriobeiti Elkarte 21 Kontzeju Irekiko burua
    Berriobeiti Larrageta 81 Batzarreko burua eta 4 kide
    Berriobeiti Lotza 63 Batzarreko burua eta 4 kide
    Berriobeiti Oteitza 66 Batzarreko burua eta 4 kide
    Bertizarana Legasa 243 Batzarreko burua eta 4 kide
    Bertizarana Narbarte 328 Batzarreko burua eta 4 kide
    Bertizarana Oieregi 76 Batzarreko burua eta 4 kide
    Biurrun-Olkotz Biurrun 174 Batzarreko burua eta 4 kide
    Biurrun-Olkotz Olkotz 45 Kontzeju Irekiko burua
    Zarrakaztelu Figarol 424 Batzarreko burua eta 4 kide
    Oltza Zendea Arazuri 391 Batzarreko burua eta 4 kide
    Oltza Zendea Artazkotz 27 Kontzeju Irekiko burua
    Oltza Zendea Asiain 151 Batzarreko burua eta 4 kide
    Oltza Zendea Ibero 190 Batzarreko burua eta 4 kide
    Oltza Zendea Izkue 73 Batzarreko burua eta 4 kide
    Oltza Zendea Izu 41 Kontzeju Irekiko burua
    Oltza Zendea Lizasoain 81 Batzarreko burua eta 4 kide
    Oltza Zendea Oltza 66 Batzarreko burua eta
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR