NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 10/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 23koa, zeinaren bidez neurriak ezartzen baitira SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

68. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 25a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 10/2021 FORU DEKRETUA, martxoaren 23koa, zeinaren bidez neurriak ezartzen baitira SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko. Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma-egoera deklaratu zen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

Errege dekretu horren 2.2 artikuluak eskuordetutako agintari eskudunaren izaera ematen dio autonomia erkidegoetako lehendakaritza duenari. Hori horrela, gure Foru Komunitatean, Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokio, 2.3 artikuluarekin bat, xedapenak ematea 5. artikulutik 11.era bitartean ezarritakoa aplikatzeko.

Aipatutako errege dekretuaren 6.2 artikuluak ezartzen du ezen eskuordetutako agintari eskudunak, modu osagarrian, pertsonen sarrerak eta irteerak mugatzen ahalko dituela geografikoki autonomia erkidegoa baino txikiagoak diren lurralde eremuetan, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenekin (errege dekretu horren bidez alarma-egoera deklaratu zen SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko).

Alarma-egoera 2021eko maiatzaren 9ko 00:00etara arte luzatu da. Luzapena xedapen hauetan bildutako baldintzen menpe dago: urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua, alarma-egoera deklaratu zuena SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko, eta, kasua bada, urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretu horren azken xedapenetako lehenbizikoak emandako gaikuntza erabiliz ematen diren dekretuak.

Orduz geroztik lehendakariaren foru dekretu batzuk eman dira, kutsatzearen prebentziorako neurriak ezartzen dituztenak.

Gaur egun indarrean diren neurriak Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren otsailaren 23ko 7/2021 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak dira, haren bidez neurriak ezartzen baitira SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko. Neurri horiek martxoaren 25era arte luzatu ziren, egun hori barne.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egindako txostenaren arabera, martxoaren 15etik 21era bitarteko astean 618 kasu baieztatu ziren (94 kasu 100.000 biztanleko), PCR bidez edo antigeno testen bidez; hau da, aurreko astean baino % 52 gehiago. Kasu berri horien % 74 sintomatikoak ziren, eta % 72 baieztatutako beste kasu batzuen kontaktuak izan ziren.

Etxeak segitzen du izaten transmisio-leku ohikoena (% 46); ondoren datoz infekzioa nondik etorri den ez dakitenen kasua (% 28), eta gero gizarte eremuko harremanak, bizikideak ez diren familiarren bilerak barne (% 16). Lan esparruko transmisioa % 5,3 da, eta eskolakoa % 5,2. COVID-19ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR