NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 24/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 27koa, zeinaren bidez prebentzio neurriak ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

251. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a - BEREZIA 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 24/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 27koa, zeinaren bidez prebentzio neurriak ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko. Osasunaren Mundu Erakundeak, joan den 2020ko martxoaren 11n, nazioarteko pandemia deklaratu zuen COVID-19ak osasun publikoan eragin duen larrialdi egoera.

Nafarroako Gobernuak, pandemiaren hasieratik, hainbat neurri hartu ditu arrisku egoerei aurrea hartzeko.

Hartutako azken neurriak, gaur egun indarrean daudenak, Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak berretsi zituen urriaren 22ko 170/2020 autoaren bidez.

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma-egoera deklaratu da SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

Errege dekretu horren 2.2 artikuluak eskuordetutako agintari eskudunaren izaera ematen dio autonomia-erkidegoetako lehendakaritza duenari. Hori horrela, gure Foru Komunitatean, Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokio, 2.3 artikuluarekin bat, xedapenak ematea 5. artikulutik 11.era bitartean ezarritakoa aplikatzeko.

Errege dekretuaren 5. artikuluan jasotzen dira pertsonek zirkulatzeko duten askatasunari gauez jarritako mugak, eta eskuordetutako agintari eskudunari baimena ematen zaio bere lurraldean zehaztu dezan zer ordutan hasi eta bukatuko diren muga horiek, betiere arauan aurreikusitako ordutegien barnean.

Nafarroako Foru Komunitatean, indarrean dauden neurriak direla-eta, zehazten da muga 23:00etan hasi eta 06:00etan bukatuko dela. Ordu horiek, oro har, 926/2020 Errege Dekretuan daude ezarrita.

6. artikuluan ezartzen da autonomia egoeran dauden hirietan eta autonomia-erkidegoetan sartzeko eta horietatik irteteko muga. Muga hori aurretik ezarrita zegoen Nafarroako Foru Komunitatean, 57/2020 Foru Aginduaren 2. puntuan. Hala ere, ez datoz bat mugimendu justifikatuak ahalbidetzen dituzten kasuak; beraz, segurtasun juridikoa dela-eta, eta aplikatuz 926/2020 Errege Dekretua, bidezkoa da muga hori arautzea, eta errege dekretuan aurreikusitako kasu guztiak jasotzea, horiek modu justifikatuan baimentzen baitute autonomia-erkidegoetako lurraldean sartzea eta bertatik irtetea.

7. artikuluak muga ezartzen du espazio publiko eta pribatuetan egon daitezkeen taldeei dagokienez. Muga hori aurretik ezarrita zegoen Nafarroako Foru Komunitatean, 57/2020 Foru Aginduaren 16. puntuan. Nolanahi ere, errege dekretuan biltzen diren zenbait jarduerari ez zaie aplikatzen pertsona taldeen muga hori (sei, gehienez ere), hala nola...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR