NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 22/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 6koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokiola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak sortu, aldatu, bateratu eta kentzea, eta bakoitzaren izena eta eskumenen esparrua zehaztea.

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 29.2 artikuluan ezartzen denez, Nafarroako Gobernuko lehendakariari dagokio departamentuak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta departamentu bakoitzaren eskumeneko jarduera administratiboa zein sektoretan arituko den finkatzea ere, foru dekretu bidez.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 30.7 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2004 Foru Legearen 29.2 artikuluan ezarritakoaren babesean,

DEKRETATZEN DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa departamentu hauetan antolatzen da:

    –Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua.

    –Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua.

    –Lurralde Kohesiorako Departamentua.

    –Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

    –Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua.

    –Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua.

    –Hezkuntza Departamentua.

    –Eskubide Sozialetako Departamentua.

    –Osasun Departamentua.

    –Herritarrekiko Harremanetako Departamentua.

    –Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua.

    –Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

    –Kultura eta Kirol Departamentua.

  2. artikulua. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren eskumenen esparrua.

    Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak beteko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gai hauetan esleituak dituen eskumenak: Gobernuko Idazkaritza; Erregistro Orokorra; administrazioaren sinplifikazioa eta administrazio elektronikoaren garapena; Nafarroako Aldizkari Ofiziala; gobernu irekia, kode etikoa, jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa; Foru Komunitatearen aholkularitza juridikoa eta ordezkaritza eta defentsa epaiketetan; Foru Zuzenbide Zibila; hauteskunde prozesuak; departamentuen arteko politiken koordinazioa; Gobernuaren bozeramailetza; funtzio publikoa; segurtasun politikak; polizia; jokoa eta ikuskizunak; babes zibila eta larrialdien kudeaketa; azterketa estrategikoak; herritarren parte-hartzearen gaineko politikak; lehendakariarentzako laguntza; Parlamentuarekiko eta Foru Komunitateko, autonomia erkidegoetako eta Espainiako beste erakunde batzuekiko harremanak; Nafarroako Gobernuaren erakunde irudiaren babesa, garapena eta sustapena; informazio politikaren koordinazioa; herritarren arreta; komunikabide sozialak; Nafarroako Gobernuaren agerpena Interneten eta sare sozialetan; gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako politikak; gazteriak gizartean parte aktiboa izateko politika zeharkakoen garapena; gazteak elkartzeko eta gazteriaren sormena eta ekintzailetza bultzatzeko politiken sustapena; eta indarra duten xedapenetan ematen zaizkion gainerako eskudantziak.

  3. artikulua. Lurralde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR