34/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, musikako goi mailako arte ikasketen plana ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 58. artikuluan ezartzen du Gobernuari dagokiola goi mailako arte ikasketa guztien egitura eta oinarrizko edukia finkatzea. Eskumen hori erabiliz, argitara eman da maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako musikako goi mailako graduko arte ikasketen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretua.

Hezkuntzako kontseilariak uztailaren 1ean emandako 110/2010 Foru Aginduaren bidez, musikako goi mailako ikasketen plana ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruari egokitzeko.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak apirilaren 14an eman 163/2011 Ebazpenak Nafarroako Foru Komunitateko Musika Graduko ikasketa planei dagozkien lanbide profila eta gaitasun zeharkako, orokor eta berariazkoak onetsi zituen.

Ekainaren 14ko 427/2013 Errege Dekretuak ezarri zituen Musika eta Dantzako goi mailako ikasketara lotutako musika eta arte eszenikoko katedradunen kidegoaren irakaskuntza espezialitateak.

Abuztuaren 12ko 77/2013 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 1eko 110/2010 Foru Agindua aldatu zen, zeinek Nafarroako Foru Komunitatean musikako goi mailako ikasketen plana ezarri baitzuen, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren barnean, hura egokitzeko ekainaren 14ko 427/2013 Errege Dekretuan argitaratu ondoko errealitate berrira. Ikasketa planean egindako aldaketa partziala izan da, soilik eragina baitu zenbait irakasgai arlo bati edo besteari atxikita egotearen gainean eta irakasgai batzuek duten ECTS kredituen kargaren gainean. Abuztuaren 12ko 77/2013 Foru Aginduan bertan biltzen da etorkizunean berrikuspena egiteko aukera, bai eta, hala balegokio, aldaketa sakonago bat egitekoa ere.

Berrikuspen eta aldaketa horiek Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak egin ditu, horretarako ezarritako lan batzorde batean, non ordezkaturik egon baitira Goi Mailako Kontserbatorioko zuzendaritza taldea, irakasleak eta ikasleak. Batzorde horrek beste proposamen bat aurkeztu du ikasketa planerako. Bertan, lanbide profilak eta zeharkako eskumen orokor eta espezifikoak daude sartuta, Nafarroako Foru Komunitatean musikako goi mailako arte irakaskuntzen ikasketa planei dagozkienak.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak eskumen osoa ematen dio Nafarroari irakaskuntza bere hedadura, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan arautu eta administratzeko, baina deusetan galarazi gabe Konstituzioak arlo horretan ezarritako manuak, horiek garatzen dituzten lege organikoak eta Estatuaren eskumenak, titulu akademiko eta profesionalak lortu, eman eta homologatzeko baldintzak arautzeari dagokionez, eta Estatuaren goi ikuskapena, ezarri dena betetzeari eta bermatzeari dagokionez.

Premisa horren pean, eta 631/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, arau hau egin da, Konposizioa, Interpretazioa, Musikologia eta Pedagogia espezialitateen ikasketa plana ezartzeko Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak foru agindu hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Foru aginduaren xedea da musikako goi mailako arte irakaskuntzen ikasketa plana ezartzea Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g artikuluak ematen didan erregelamendu-ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

  2. Foru agindu honen xedea da musikako goi mailako irakaskuntzen ikasketa plana ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean.

  3. Foru agindu hau aplikagarria izanen da irakaskuntza horiek ematen dituzten eta Nafarroako Foru Komunitatean aritzen diren ikastetxe publiko eta pribatuetan, behar bezalako baimena badute.

  4. artikulua. Musikako goi mailako ikasketen antolamendua.

  5. Nafarroako Foru Komunitatean ezarrita dauden musikako goi mailako ikasketek ondoko espezialitateak dituzte:

    –Konposizioa.

    –Interpretazioa, ibilbide hauekin: akordeoia, harpa, jazzeko baxu elektrikoa, jazzeko bateria, kantua, jazzeko kantua, klarinetea, klabea, kontrabaxua, jazzeko kontrabaxua, fagota, moko-flauta, zeharkako flauta, gitarra, jazzeko gitarra elektrikoa, oboea, organoa, perkusioa, pianoa, jazzeko pianoa, saxofoia, jazzeko saxofoia, tronboia, jazzeko tronboia, tronpa, tronpeta, jazzeko tronpeta, tuba, txistua, biola, biolina eta biolontxeloa.

    –Musikologia.

    –Pedagogia, ibilbide hauekin: instrumentu/ahots klasikoa eta jazzeko instrumentua/ahotsa.

  6. Musikako goi mailako ikasketek 240 ECTS kreditu dituzte, eta lau kurtsotan egituratzen dira. Horietako bakoitzak 60 ECTS kreditu ditu.

  7. Musikako goi mailako ikasketen araubidea eskolaldi osokoa edo eskolaldi partzialekoa izaten ahalko da.

  8. Kurtso bakoitzaren iraupena, gutxienez, 36 astekoa izanen da, eskolaldiak eta presentziako bestelako jarduerak barne. Ikastetxe publikoetako koordinazio didaktikoko departamentuek edo ikastetxe pribatuetan eginkizun hori betetzen duen organoak definituko dituzte jarduera horiek.

  9. Ikasketak antolatzeko denbora-unitatea kurtsoa izanen da, eta haien barnean presentziako irakastaldiak eta ebaluazio probaldiak sartuko dira.

  10. artikulua. Ikasketa plana.

  11. Ikasketa planean zeharkako gaitasunak, gaitasun orokorrak eta berariazkoak sartzen dira, baita espezialitate bakoitzerako definitzen diren lanbide profilak ere (foru agindu honen I. eranskinean bilduak).

  12. Halaber, II. eranskinean ikasketa plana jasotzen da, espezialitatearen arabera, edo, hala balegokio, espezialitatearen eta ibilbidearen arabera, materiak irakasgaitan antolatuta eta haien tipologia, esleitutako ECTS kredituak, ratioa eta asteko irakastorduak zehaztuta.

  13. Azkenik, III. eranskinak ezartzen du zein diren deskriptoreak eta trebetasunak Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako lau espezialitateetako ikasketa planak osatzen dituzten irakasgaietan.

  14. Ikasketa planak 240 ECTS kredituak honela banatzen ditu:

    1. Oinarrizko prestakuntzako materiak eta irakasgaiak.

    2. Espezialitateko nahitaezko prestakuntzako irakasgaiak.

    3. Aukerako irakasgaiak/praktikak.

    4. Ikasketen bukaerako lana.

  15. Foru agindu honen aplikazio eremuaren barnean dauden ikastetxeek beren proposamena prestatuko dute aukerako irakasgaiak eskaintzeko, betiere foru agindu honetan ezarritakoari lotuta.

    Proposamen hori Hezkuntza Departamentuari igorriko zaio. Horrek proposameneko irakasgaiak irakastea baimentzen ahalko du, kasuan kasuko ikasketa planaren aukerako irakasgai gisa, edo, bestela, ikastetxeari eskatuko dio proposamena aldatzeko, baimena ondotik emateko.

    Ikastetxearen proposameneko irakasgaiez gain, ikasleek egiten duten espezialitateaz eta/edo ibilbideaz besteko irakasgaiak aukeratzen ahalko dituzte, aukerakoen gisa.

    Bi kasu horietan Hezkuntza Departamentuak horretaz erabakitzen duenari jarraituko zaio.

  16. Ikastetxeek kanpoko praktiketarako programa bat prestatu eta garatu dezakete, aukerako irakasgaien ordezkoa, betiere foru agindu honetan ezarritakoarekin bat.

    Programa hori Hezkuntza Departamentuari igorriko zaio. Horrek baimentzen ahalko du, edo, bestela, ikastetxeari eskatuko dio hori aldatzeko, baimena ondotik emateko.

  17. Musikako goi mailako titulua lortzeko, ikasleak ikasketen bukaerako lan bat egin beharko du. Hezkuntza Departamentuak arautzen ahalko du lan horren prozedura.

  18. artikulua. Kredituak onartu eta transferitzea.

  19. Musikako Goi Mailako Titulua lortzearen ondorioetarako, eta ikasleen mugigarritasuna gauzatzeko, kredituak onartzen eta transferitzen ahalko dira, honako arau hauei jarraikiz: goi mailako arte ikasketak (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arautuak) antolatzen dituen urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren 6. artikulua eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arautzen diren musikako goi mailako graduko ikasketa artistikoen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren 10. artikulua eta ikasketa horiek aitortzeko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretua.

  20. Hezkuntza Departamentuak arautuko du kredituak onartu eta transferitzeko eskaera egiteko prozedura.

  21. Ikasleak goi mailako ikasketa artistiko ofizialetan, edozein autonomia erkidegotan, gainditutako kreditu guztiak, hau da, kasuan kasuko titulua lortzeko transferitu, onartu eta gainditutako kreditu guztiak, Tituluaren Europako Gehigarrian agertuko dira.

    Xedapen gehigarriak

    Lehen xedapen gehigarria.–Desgaitasunen bat duten ikasleak.

    Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu ikasketa plana desgaitasunen bat duten ikasleen beharrei egokitzeko, betiere musikako goi mailako ikasketen bidez eskuratu behar diren gaitasunak errespetatuz.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Ikasketa planaren ikuskapena.

    Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio ikasketa planaren garapena gainbegiratzea eta ikastetxeek hobekuntza neurri egokiak har ditzatela bultzatzea.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Ikerketa.

    Musikako goi mailako ikasketa artistikoak ematen dituzten ikastetxeek jakintza arlo horren berariazko ikerketa zientifiko eta teknikoen programak bultzatuko dituzte, esparru horretan ezagutza sor eta heda dadin eta berrikuntzak ager daitezen. Hezkuntza Departamentuak behar diren mekanismoak ezarriko ditu ikastetxe horiek ikerketa zientifiko eta teknikoa egin dezaten edo ikerketa horri sostengua eman diezaioten.

    Laugarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza eskaintza.

    Musikako goi mailako ikasketa artistikoak, behar bezalako baimena izanik, ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatuek Musikako Goi mailako Titulua eta masterra lortzeko ikasketak eskaintzen ahalko dituzte, betiere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako ikasketa artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    Bosgarren xedapen gehigarria.–Ikasketen onarpena.

    Hezkuntza Departamentuak behar diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR