455/2002 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, musikako udal eskolei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. Dirulaguntza horiek musikako ikasketa arautuak egiteko probetarako prestakuntza programak ezartzeko dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 27ko 7/2002 Foru Legeak, LOGSEk jasotako goi mailako musika ikasketak jartzeari buruzkoa eta "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioa sortzekoak, bere hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du "Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren bitartez, musika eskoletan musika ikasketa arautuak egiteko probak prestatzeko programak ezartzen laguntzeko sistema berariazkoa ezarriko duela, eta ezarpen-maila baxuko orkestra espezialitateei laguntzeko politikak sustatuko dituela."

Aipaturiko bi helburu horietako lehenbizikoa lortzeko, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu udaletako musika eskolei zuzenean dirulaguntza bat emateko sistema bat ezar dadila. Dirulaguntza horren bidez, diru-kopuru jakin bat emanen zaie eskolei, dagozkion sarrera probak gainditu ondoren musikako erdi edo goi mailako irakaskuntza arautuetarako Espainiako ikastetxe batean matrikulatzen den ikasle bakoitzeko; matrikula horrek musika eskola horretan egin dituen ikasketen hurrengo ikasturterako izan behar du.

Dirulaguntza programa honekin laguntza eman nahi da musikako ikasketa arautuak egiteko sarrera-probak prestatzeko programak ezartzeko, hala nola ikasketa horiek etengabe eguneratru eta hobetzeko, ikastetxe bakoitzak pedagogia eta antolakuntzaren aldetik duen autonomia kendu gabe.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Udaletako musika eskolei dirulaguntzak emateko 2002/2003 ikasturteko deialdia onestea. Dirulaguntza horiek musikako ikasketa arautuak egiteko sarrera-probak prestatzeko programak ezartzeko izanen dira. Deialdia Foru Agindu honen eranskinean ageri diren oinarriei jarraikiz arautuko da.

  2. Dirulaguntza horiek, gehienez 120.202 euro eginen dutenak, 2002rako luzaturiko 2001eko gastuen aurrekontuko "Ikasketa arautuak egiteko prestakuntza programetarako laguntza" izeneko 422001 41710 4600 422700 kontusailaren kargura ordainduko dira.

  3. Tuterako "Fernando Remacha" musika eskola ez da deialdi honetan sartuko. Izan ere, haren kokalekua eta musika irakaskuntzen arloan Erriberan tradizioz izan duen zeregin berezia direla eta, eskola horrek itun berariazkoa du Hezkuntza eta Kultura Departamentuarekin, eta itun horren helburuak orain Nafarroako gainerako udaletako musika eskolei eskaintzen zaien deialdiarenak bezalakoak dira.

  4. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR