270/2013 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Ginekologia Onkologikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zerbitzuan dauden langileei buruzko berariazko indarreko araudiarekin bat beteko direla laguntza zerbitzuetako eta ataletako burutzak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, erakunde bereko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Juan Carlos Muruzábal Torquemada jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Ospitaleguneko Ginekologia Onkologikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

  2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

  3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

  4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR