98/2009 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak emana, 'NA-6840 Murchanteko sarbidearen eta Tutera-Tarazona N-121C errepidearen arteko lotunea' eraikitzeko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lanetako zuzendari nagusiak, maiatzaren 4ko 528/2009 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektua prestatzeko lanen kontratazio espedientea onetsi zuen, baita Cintec, S.L.ri esleitzea ere.

Proiektuaren bidez, N-121C errepidearen eta NA-6840-ren arteko bidegurutzeko segurtasuna hobetu gogo da, gaur egun biribilgune zatitu bat baita.

N-121C errepidearen sestra aldaketa jasotzen du proiektuak, eta azpian biribilgune itxia egitea, lotuneko adar guztiak bertara sartzen direla. Biribilguneak 29 m-ko kanpo erradioa du, metro bateko bazterbidea barrenean eta 1,5 m-koa kanpoan, baita galtzada ere, 8 m zabal.

Adarrek metro bateko bazterbidea dute, barrenean, 3,50 m-ko erreia, 1,50 m-ko bazterbidea kanpoan, eta 0,5 m-ko berma.

Adarrek gaur egungo N-121C errepideari jarraitzen diote ahal den guztian, hura ahalik eta gehien aprobetxatuz.

N-121C errepideak 4 baoko egitura baten bidez, 63 m luze, igaroko du biribilgunea.

N-121Crako zeharkako sekzioa 11 m-ko plataforma da (3,50 m-ko bi errei, 1,50 m-ko bazterbideak eta 0,50 m-ko bermak) egungo errepidean eusten den aldeetan, eta 12 m-koa egungo N-121C-ren gainetik igotzen den aldeetan (3,50 m-ko 2 errei, 1,50 m-ko bazterbideak eta metro bateko bermak; azken horiek handiagoak dira aldameneko murruetan inpostak eta euri ura biltzen duen areka kokatzeko).

Jarduketak, guztira, 966 m-ko tartea ukitzen du N-121C errepidean.

Egituran sartzeko lubetak hormigoizko murruen artean egonen dira, obrak ahalik eta lur gutxiena har dezan, balio handiko eremua baita nekazaritza aldetik.

Proiektuan ukitutako zerbitzuak berriro ezarriko dira.

Ingurumena Babesteko Esku-Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea betez, proiektuak Ingurumen ukipenen txostena dauka, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak 2009ko irailaren 16an emana haren alde.

Orobat, lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin-behinekoz onestea "NA-6840 Murchanteko sarbidearen eta Tutera-Tarazona N-121C errepidearen arteko lotunea" eraikitzeko proiektua.

  2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

  3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten ohar edo alegazioak aurkez ditzakete, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Cascanteko zein Murchanteko udalen bulegoetan.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

  5. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Cascanteko zein Murchanteko udalei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urriaren 14an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

"NA-6840 Murchanteko sarbidearen eta Tutera-Tarazona N-121C errepidearen arteko lotunea" eraikitzeko proiektua

PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZA ETA BANA-BANAKOA

FINKA

ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABET.

AZAL. M2

KATASTROA

LUR MOTA

POL.

LURZ.

CASCANTEKO UDAL MUGAPEA

CA-1

Simón Casajús, Julio

Mayor, 17 (Murchante)

149

11

328

Urezt. mahastia

CA-2

Andrés Crespo, Victoriano

Triunfante, 7 (Murchante)

37

11

327

Urezt. alorra

CA-3

García Calahorra, Pedro

Conde, 19 (Murchante)

19

11

326

Urezt. alorra

CA-4

Ullate Simón...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR