121/2012 FORU DEKRETUA, azaroaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Eguneko Ospitale Psikogeriatrikoa sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 2005. urtean hainbat gomendio eman zituen adinekoei, arriskuan dagoen populazio kaltebera baita, eman behar zaien lehentasunezko arretari buruz. Bizitzaren muturreko adinek bereziki arriskuan dauden populazioak definitzen dituzte, faktore sozial, psikologiko, biologiko eta ingurumenekoengatik. Haien kalteberatasuna eta beharrak direla-eta, lehentasun handia izan behar dute osasun mentalaren arloko sustapen, prebentzio eta arretarako jardueretan. Horregatik, OMEak adinekoen beharrei erantzun eta adin horretarako berariazko esku-hartzeak egiten dituzten osasun mentaleko zerbitzuak garatzea gomendatzen du.

Nafarroan 65 urtetik gorako biztanleriak nabarmenki egin du gora azken urteetan, eta uste da gorago eginen duela. Biztanleriaren zahartzeak nahasmendu neuropsikiatrikoen gorakada ekarri du berarekin. Horren ondorioz, beharrezkoa da baliabide asistenzialak egokitzea nahasmendu horiei behar bezala erantzuteko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zeregina da behar horri erantzuna ematea berariazko zerbitzuen bitartez, nahasmendu mentalak dituzten adineko pertsonei tratamendu intentsibo eta oso espezializatua emanen dietena, osasun mentaleko orotariko zerbitzuak osatuz eta erabateko ospitalizazioaren ordezko aukera izanik. Horrela, Nafarroako Osasun Mentalari buruzko abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legeak (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzen duena), osasun esparru horren funtsezko eginkizunari dagokionez, aldaketa bat ezartzen du eta bere zerbitzuen egokitzapena aurreikusten du, biztanleriaren beharretara egokitzen diren unitate eta programa asistentzial berrien bidez. Programa horietako bat da nahasmendu mentala duten biztanle geriatrikoarentzako arreta komunitarioa.

Osasun Mentalari buruzko Foru Lege horrek abuztuaren 17ko 246/1998 Foru Dekretua indargabetu zuen. Horren bidez, San Frantzisko Xabierkoa ospitale psikiatrikoa San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatriko bihurtzeko araubidea ezarri zen, Eguneko Zentroa barne.

Gaur egun, Osasun Mentaleko Zuzendaritzak, besteak beste, honako hau eskaintzen du: eguneko arreta emateko bi programa (Gizarte Politiketako Departamentuaren bidez esleitzen dira); osasun eta gizarte arloko lanbide anitzeko programa bat, iraupen luzekoa, kausa ezberdinetako narriadura kognitiboa duten pazientei arreta emateko; ebaluazio neuropsikologiko espezializaturako jarduera bat, narriadura kognitiboa duten pazientei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR