4/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren menpeko datu pertsonalen fitxategi automatizatu batzuk aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 17ko 31/2003 Foru Legearen bidez, Kultura eta Turismo Departamentua sortu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

Abuztuaren 25eko 503/2003 Foru Dekretuaren bidez, Kultura eta Turismo Departamentuaren izena aldatu zen. Geroztik, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua deitzen da.

Irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren bidez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esku dauden datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu ziren. Haren 2. artikuluan aurreikusten da ezen dauden fitxategien ezaugarrien aldaketak, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen menpe edo zer departamenturi atxikirik dagoen, horko kontseilariaren foru aginduaren bidez eginen direla.

Arau hori betez eta xedapen horien bidez Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoan egin diren aldaketen ondorioz, bidezkoa da departamentu honen menpeko fitxategi pertsonalen baten ezaugarriak aldatzea, zehazki, fitxategien ardura duen unitateari dagokionez, eta datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak erabiltzeko orduan zein unitatetara jo behar den finkatzen duen atala.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren menpeko datu pertsonalen fitxategi automatizatu batzuen aldaketa onestea, eranskin honetako zerrendan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR