1306/1998 FORU AGINDUA, azaroaren 20koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Mendigorriako 'El Molino' kanpina handitzeko Plan Berezia, Nila Apesteguia Arriaga andreak sustatua, behin betikoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Mendigorriako Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena aztertuta, bidezko da behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian azaltzen diren zehaztapenak eginda.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. Mendigorriako "El Molino" kanpina handitzeko Plan Berezia, Nila Apesteguia Arriaga andreak sustatua, behin betikoz onestea, ofizioz ondoko zehaztapenak sartu beharko direla:

    1. Ingurugiro zuzendari nagusiak azaroaren 19an emandako 3452/1997 Ebazpenean aipatzen direnak:

      -Ez da zuhaitzik botako.

      -Bi metro luze baino gehiago diren zuhaiskak bere horretan utziko dira.

      -Lurrezkoa izanen da egin nahi den bidea eta ibaiertzetik urruti dagoen zaldu barnean eginen da. Urak har dezakeen eremua konpentsatzeko landare espezie autoktonoak sartuko dira.

      -Berdegunearen ureztapena, jarri nahi dena, beste erakunde batean eskatuko beharko dute kanpinaren titularrek.

      -Ibaiaren uharkaren gainean ezarri nahi den plastikozko sareak ken daitekeena behar du aldian-aldian garbitu ahal izateko, bestela zaborra biltzen ahal da, sarea trabatu eta urak gainezka egin dezake.

      -Ontziralekua eta ibaiaren ibilguko obrak egiteko baimena Ebroko Ur Konfederazioan eskatu beharko da, bere eskumenekoa baita.

    2. Ebroko Ur Konfederazioak 1998ko urriaren 1ean egin txostenean emandakoak:

      -Kanpalekuko instalazio guziak "Nafarroako Kanpalekuetako instalazioetan uholdeak izateko arriskuen azterlana" delakoan uholdeen birgertatze-aldien (500 urtekoen) eraginpeko gisa definitu diren eremuetatik at geldituko dira. Horretarako aipatutako dokumentazioan, H.2.2 idazatian, proposatutako neurriak edo antzekoak hartuko dira. Lur mugiketek ez dute uholdeen birgertatze-aldien (100 urtekoen) eraginpeko lursailen azpiko eremu naturalean eragin nabarmenik izanen. Plan Berezian zein Azterlanean erreferentzi plan ezberdinak erabili direla kontuan hartuko da baldintzetako zehaztapen guztietarako.

      -Uholdeen birgertatze-aldian (500 urtekoan) urpean gelditzen den eremua ez da inola ere kanpaleku gisa erabiliko, ez eta uholde kasuan arriskua sor dezaketen jardueretarako ere.

      -Mendigorriako "El Molino" kanpinaren zabalguneko hesiak, uholde kasuan traba eginen ez duen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR