74/2012 FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Autonomia sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen oinarrizko baldintzak arautzen ditu, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistema bat sortuz, administrazio publiko guztien elkarlanarekin eta partaidetzarekin.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea onesteak, Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez erregelamendua geroago garatzearekin batera, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen bultzada eta prozesu berri bat ekarri du, Espainiako Konstituzioak ezartzen duen gizarte estatuaren ereduan aurrera egitea sustatzen duena, Nafarroako herritarren ongizatean aurrerapena ekarriz.

Hori kontuan harturik, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia sortu zuen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez. Erakunde hori mendekotasun egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei arreta emateko gizarte zerbitzuak kudeatzeko ereduak egituratu eta berrantolatzeko asmoz sortu zen.

Funtzionamenduarekin lortutako esperientziak, harrezkeroztik arauetan egindako aldaketek, eta, bereziki, egungo testuinguru ekonomikora egokitu beharrak, austeritate ekonomikoa eta erantzukizuna oinarri izanda jokatu behar baitute administrazio publikoek, agerian uzten dute estatutu berriak onetsi behar direla, inguruabar horietara egokitzeko, giza baliabideak eta baliabide materialak hobeki kudeatuz eta, ahal dela, erakunde autonomoaren egitura sinplifikatuz.

Helburu hori izanda, foru dekretu honen bidez Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren estatutu berriak onesten dira, haren egitura berria ezarriz, bi zuzendariordetza eta zortzi atalekoa. Agentziaren mendeko bost zentrok osatzen dute egitura.

Alde horretatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Gobernuari dagokiola erakunde autonomoen estatutuak onestea, foru dekretuaren bidez.

Hori horrela, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Estatutuak onestea.

Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onetsi dira. Horien testua foru dekretu honen eranskinean ageri da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbiziko xedapen gehigarria.-Lege erreferentziak.

Foru dekretu honetan esleitutako eginkizunetan eragina duten egungo araudiko aipamen organiko eta funtzionalak foru dekretu horretan arautzen diren organo eta unitateentzat direla ulertuko da.

Bigarren xedapen gehigarria.-Izendapena berrestea.

Berretsi egiten da, gertatu zeneko baldintza beretan, Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako zuzendariordearen izendapena, hemendik aurrera Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetza izanen dena, baita Mendekotasunerako Zerbitzuen zuzendariordearena, izenari eusten diona.

Era berean, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako ataletako egungo buruen izendapenak ere berretsi egiten dira, baita hari atxikitako zentroetako egungo zuzendariarenak ere.

Hirugarren Xedapen Gehigarria.-Genero berdintasuna.

Zenbait pertsona, kargu edo lanposturi buruz ari denean foru dekretu honek genero gramatikal mugatuko izenak erabiltzen dituen kasu guztietan (gaztelaniazko "consejero", "director", "presidente", "secretario" eta abar) ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, haiek bai emakumezkoek bai gizonezkoek betetzen dituztela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan, ondorio guztietarako.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengo xedapen gehigarria.-Administrazio unitateen jarraipena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalarena baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin segituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekoz egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte betetzen zituzten eginkizunen arabera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren estatutuak onetsi zituen abuztuaren 24ko 137/2011 Foru Dekretua.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Erregelamenduzko garapena egiteko gaikuntza.

Gizarte Politiketako kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko eta gauzatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko uztailaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Gizarte Politiketako kontseilaria, Jesús Pejenaute Grávalos.

NAFARROAKO MENDEKOTASUNERAKO AGENTZIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

  1. TITULUA

    Izaera, atxikipena eta eskumenak

    1. artikulua. Izaera.

      Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia erakunde administratibo autonomo bat da, berezko nortasun juridikoa duena, bai eta jarduteko ahalmen osoa ere, bere xedeak bete ahal izateko.

    2. artikulua. Atxikipena.

      Nafarroako Mendekotasunerako Agentzia, bere helburuak lortzeko, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak plangintza eta politika orokorrari buruz ematen dituen jarraibideen mendean dago eta hari atxikirik. Bestalde, departamentu horren esku gelditzen dira Agentzia kontrolatu eta babesteko ahalmenak, estatutuetan, foru legerian eta antolamendu juridiko eta administratiboan esleitzen zaizkionak, hain zuzen ere.

    3. artikulua. Eskumenak.

      Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari dagozkio gizarte zerbitzu orokorren zorroaren prestazioen kudeaketa eta koordinazioa, ondoko arlo hauetan: mendekotasuna dutenentzako laguntza, adinekoentzako laguntza, desgaitasuna dutenentzako laguntza eta gaixotasun mentala dutenentzako laguntza.

      Eskumen horiek garatzeko, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Mendekotasuna eta desgaitasuna baloratzeko behar diren zerbitzu eta baliabideak kudeatzea.

      2. Gizarte zerbitzu orokorren zorroaren prestazioak kudeatzea, bere eskumeneko esparruari dagozkionak.

      3. Autonomia pertsonala sustatzeko, mendekotasunari aurrea hartzeko eta mendekotasun egoeran bizi diren pertsonei arreta emateko behar diren zerbitzu eta baliabideak kudeatzea, hala berekiak, nola ekimen pribatuko entitateenak, pertsonari bere ohiko giroan irauteko erraztasunak ematea helburu.

      4. Gizarte eta osasun arloko baliabideak garatu eta kudeatzea, bere eta entitate laguntzaileen programa eta ekintzen bidez.

      5. Banakako Arreta Programak prestatzen direla bermatzea.

      6. Herritarrei informazioa eskaini, erraztu, hurbildu eta eskuragarri jartzea.

      7. Mendekotasun arloan arreta eta sostengurako programetarako baliabideak lortzea.

      8. Autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko indarra duen araudia betearaztearen ondoriozko jarduketak egitea, Foru Komunitateko edozein erakunde publikok eskatuta.

      9. Departamentuak mendekotasunaren arloan dituen plan eta programak diseinatu, gauzatu, ebaluatu eta jarraipena egiten laguntzea.

      10. Autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programetarako baliabideak sustatu eta bideratzea.

      11. Departamentuari arau berriak proposatzea eta horiek prestatzen laguntzea.

      12. Departamentuari programak gauzatzeko finantzaketa beharrak proposatzea.

      13. Antzeko eginkizunak, Agentziaren helburuak lortzeko balio badute.

  2. TITULUA

    Egitura organikoa

  3. KAPITULUA

    Zuzendaritza organoak

    1. artikulua. Zuzendaritza organoak.

    Honako hauek dira Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendaritza organoak:

    1. Gobernu Kontseilua.

    2. Kudeaketako Zuzendaritza.

    3. Mendekotasunerako Baliabideen eta Kudeaketaren Zuzendariordetza.

    4. Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetza.

  4. KAPITULUA

    Gobernu kontseilua

    1. artikulua. Osaera.

    2. Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Gobernu Kontseiluak kide hauek ditu:

      1. Kontseiluburua: Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia. Eritasuna edo bestelako arrazoiren bat dela medio, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendari kudeatzaileak jardunen du haren ordez.

      2. Kideak: zuzendari kudeatzailea eta Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendariordeak, Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, eta osasun, aurrekontu eta ondareko arloetan eskudun diren zuzendaritza nagusietako titularrak.

      Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko bi kide ere izanen dira Gobernu Kontseiluko kide. Foru Komunitateko Administrazioak organo horretan dituen ordezkariak ez direnek hautatuko dituzte beren artetik.

    3. Departamentuak Gobernu Kontseiluan dituen kideen zuzendaritza karguren bat hutsik geldituz gero, Gizarte Politiketako kontseilari titularrak haien ordezkoak izendatuko ditu, aldi baterako, behin betiko izendapenak egin bitartean.

    4. artikulua. Ahalmenak.

      Honako ahalmen hauek dagozkio Gobernu Kontseiluari:

      1. Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren ondarea administratzea.

      2. Ondasun higiezinen erosketa edo haiek erabiltzearen gaineko edozein egintza proposatzea.

      3. Gizarte zerbitzuen sistema publikoko zentro eta zerbitzuetan sartzeko baremoa onestea.

      4. Sistema publikoko zentro eta zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoen araubidea onestea.

      5. Kontseiluburuak presako kasuetan emandako ebazpenen eta probidentzien berri izatea.

    5. artikulua. Kontseiluko buruaren ahalmenak.

      Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Gobernu Kontseiluko buruari ahalmen hauek dagozkio:

      1. Gobernu Kontseiluaren bileretarako dei egitea eta horietarako gai zerrenda ezartzea, bilkuretan buru eta zuzendari lanetan aritzea, eta haren erabakiak eta jardunari buruzko arauak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR