206/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak gauzatzeko adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateendako diru-laguntzetarako deialdia onesten duena, 2009rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluak ezartzen duenez, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, partaidetza eta integrazioa sustatzea arlo guztietan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Xedatzen ere du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Foru lege hori Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumen esklusiboaren arabera eman zen. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.18 artikuluarekin lotu behar da, hark ematen baitio Foru Komunitateari hirugarren adinekoen arloko eskumen esklusiboa, bai eta Espainiako Konstituzioaren 50. artikuluarekin ere, horren arabera, botere publikoek hirugarren adineko pertsonen ongizatea sustatuko baitute, haien berezko arazoei arreta emateko gizarte zerbitzuen sistema baten bidez.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. II. eranskinean, "Bermatu gabeko prestazioak" izenekoan, 17. puntuan, hirugarren adinekoendako gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak ezartzen ditu. Horien xedea da hirugarren adinekoen artean autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak gauza daitezen sustatzea, bai eta horiek gauzatzen dituzten entitateak elkarteetan biltzea ere.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko ematen diren diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du. Horren arabera, diru-laguntzak aurkezturiko eskabideak konparatuz ematen dira, oinarri arautzaileetan eta deialdian aldez aurretik finkaturiko irizpideei jarraituz lehentasun hurrenkera bat ezartzeko eta, dagoen diruaren arabera deialdian zehazten den mugarekin, irizpide horiei jarraituz balorazio handia lortzen dutenak esleitzeko. Salbuespen gisa, oinarrai arautzaileetan hala aurreikusirik badago, proposamenak berarekin ekarriko du diru-laguntzetarako gehieneko zenbateko osoa diru-laguntzaren onuradunen artean hainbanatzea.

Irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi ziren. Erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xede den arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteko txosten teknikoak eta juridikoak adierazi dute, hurrenez hurren, deialdi hau onestea egokia eta onura publikokoa dela eta deialdia eta haren oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak gauzatzeko adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateendako diru-laguntzetarako 2009ko deialdiaren oinarriak, I. eranskinean daudenak, eta foru agindu honen II. eta III. eranskinetan dauden diru-laguntzaren xede diren modalitateen oinarri espezifikoak onestea.

  2. 897.138 euroko gastua baimentzea, 2009ko ekitaldiko "Erretiratuen elkarte eta kluben programetarako diru-laguntzak" izeneko 920005-91810-4819-231404 kontu-sailaren kargura.

    Iruñean, 2009ko maiatzaren 27an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    1. ERANSKINA

    ARAUDI OROKORREKO OINARRIAK

    Adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateen programetarako diru-laguntzetarako deialdiaren oinarriak, 2009rako

  3. -Xedea eta modalitateak.

    1.1. Xedea.

    Deialdi honen xedea 2009ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko araubide bat sortzea da, adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateendako, irabazi-asmorik ez badute eta Nafarroan kokaturik badaude, eta autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak gauzatzen badituzte.

    Diru-laguntza hauen bidez entitate horien proiektuak bultzatu nahi dira, adinekoen eta zahartze aktiboaren behar berariazkoei arreta emateko ekintzak sustatzeko, bai eta pertsona horien bizitza independentea sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko.

    Diru-laguntzen gastua 2009ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko "Erretiratuen elkarte eta kluben programetarako diru-laguntzak" izeneko 920005-91810-4819-231404 kontu-sailaren kargura izanen da.

    1.2. Modalitateak.

    1. Diru-laguntzak adinekoen klub eta elkarteen jardueretarako.

      Klubak eta elkarteak dira adinekoek bakarrik eraturiko eta zuzenduriko erakundeak, zahartze aktiboa sustatzeko programak egiten dituztenak.

    2. Diru-laguntzak adinekoen arloko "Bestelako entitateendako".

      "Bestelako entitateak" dira adinekoen arloko berariazko programak gauzatzen dituztenak baina soilik adinekoek eratzen ez dituztenak.

  4. -Betebeharrak.

    Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak jaso ahal izateko, entitateek betebehar hauek bete beharko dituzte:

    1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta bidezkoak diren erregistroetan inskribatua egotea:

      -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mendeko Elkarteen erregistroan.

      -Entitatearen izaera juridikoagatik bidezkoak diren erregistroetan.

    2. Helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean edukitzea. Hori oinarri honetako 2.1.a) puntuan aipatzen den erregistroko inskripzioaren bidez frogatuko da.

    3. Irabazi-asmorik ez izatea.

    4. Erakundearen xedea adinekoendako jarduerak prestatzea dela espresuki agertzea estatutuetan.

    5. Helburuak lortu ahal izateko egitura egokia eta langile eta baliabide nahikoak izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den esperientzia eta esku hartzeko gaitasuna frogatzea.

    6. Beste finantzabide bat edukitzea, funts berekietatik eta/edo bestelako diru-laguntza publiko edo pribatuetatik.

    7. Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortu dela frogatzea.

    8. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

      Aipatutako baldintza horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta diruz lagundutako jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira.

  5. -Eskaerak aurkeztea.

    3.1. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

    Entitate interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute, horretarako prestatu den eskabide ereduaren arabera. Eredua Nafarroako Mendekotasun Agentziako bulego nagusietan (González Tablas kalean, 7) eta erakunde beraren web orrian eskuratzen ahalko da.

    Eskaera, elkarte interesdunaren legezko ordezkariak sinatua, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da.

    Eskaerak Nafarroako Mendekotasun Agentziaren erregistroan (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Jurudikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako tokietako edozeinetan aurkezten ahalko dira.

    Postetxeetan aurkezten diren eskaerak gutun-azal irekietan sartuko dira, lehenbiziko orrialdeko goiko aldean onartu zeneko eguna eta abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan, Posta Zerbitzuak arautzen dituen horretan, aipatzen diren gainerako zehaztapenak adieraz daitezen.

    Diru-laguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau agintzen duten oinarriak onartzea.

    3.2. Entitate eskatzaileak modalitate guztietarako aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra.

    1. Elkarte edo entitatearen estatutuak.

    2. Kasuan kasuko inskripzioa bidezko diren erregistroetan egin dela frogatzen duten agiriak:

      -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mendeko Elkarteen Erregistroa.

      -Entitatearen izaera juridikoagatik, dagokion beste edozein inskripzioren egiaztagiria.

    3. Diru-laguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

    4. Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.

    5. Transferentzia bidez jasotzeko eskaera.

    6. Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak emana, entitatea, administratzaileak eta ordezkariak diru-laguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela dioena. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira.

    7. Hala behar izanez gero, eta oinarri arautzaile hauen 11.2.a) atalean xedatutakoari dagokionez, diru-laguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla justifikatzeko txostena.

    8. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekiko ezartzen dizkion eginbeharrak eguneraturik dauzkala frogatzen duena, gehienez ere sei hilabeteko aldeaz eginikoa.

      Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legearen 9.4 artikuluan xedaturikoarekin bat, ez dago a), b), c), d), e) eta h) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar badituzte edo Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren aitorpen bat egin daiteke, inguruabar hori azaltzeko.

      3.3. Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa, edozein dela ere...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR