17/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko 2009. urterako diru-laguntzen zenbatekoa finkatu, eguneratu eta luzatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zen. Horren bidez, gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak zehaztu dira. Haien aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitate osoa da.

Gizarte zerbitzu orokorren zorroaren I. eranskinean, B letran, prestazio hau jaso da, 23. zenbakia duela.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak urtarrilaren 28an emandako 22/2008 Ebazpenaren bidez mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko laguntzen deialdia onetsi zen.

Foru agindu horren 3. oinarrian prestazio horien zenbatekoa ezarri zen 2008. urterako.?

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko gutxieneko eta gehieneko diru-laguntza bateragarrien zenbatekoa finkatzea. Hona hemen:

    .Gehieneko laguntzak:

    -Mendekotasun handiko egoera, 2. maila: 1.416,80.

    -Mendekotasun handiko egoera, 1. maila: 1.416,80.

    .Gutxieneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR