212/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntzak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluaren bidez, eskumen osoa du gizarte zerbitzuen arloan. Horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea eman zuen, funtsezko helburua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, herritarren gizarte ongizatea lortzea zuena. Horretarako, gizarte zerbitzuen sistema bat osatu du, mendekotasuna duten pertsonenganako arreta biltzen duena.

Foru lege hori garatzeko, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. Horren bidez, gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak zehaztu dira. Haien aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitate osoa da.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroak, I. eranskinean, B letran, mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntzak jasotzen ditu, prestazio bermatu gisa.

Bai foru legearen bai Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren oinarrietako bat da ohiko ingurunetik ez mugitzeko erraztasunak ematea.

Horren harian, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezartzen du beharrezkoa dela mendekotasuna duten pertsonei laguntza integrala, integratua eta pertsonalizatua ematea eta ahalik eta autonomia handienarekin bizi daitezen behar diren baldintzak sustatzea, aukera izan dezaten, ahal den guztietan, eguneroko bizitza egiten duten inguruan bizitzen segitzeko.

Aipatutako legearen prestazioen katalogoan, 19. artikuluan, jasotzen da laguntzaile pertsonala izateko prestazio ekonomikoa.

Beste alde batetik, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua garatzeko, 2009ko urtarrilaren 19ko 6/2009 Foru Dekretua onetsi da, batetik, mendekotasuna baloratzeko lantalde teknikoa eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitatean mendekotasuna baloratu eta aitortzeko prozedurak eta Mendekotasuna duten pertsonentzako Banakako Arreta Programa prestatzeko prozedurak arautzen dituena.

Beraz, foru agindu honen helburua da mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntzak arautzea, eta aurreko ekitaldietan kontzeptu horregatik jasotako laguntzak edo Mendekotasunaren Arretarako Sistemako gutxieneko babes mailari dagozkion laguntzak finkatzea eta eguneratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Zer baldintza behar diren mendekotasuna duten pertsonek laguntzaile pertsonala izateko diru-laguntzak jasotzeko.

    Foru agindu honetan ezarritako laguntzak jasotzeko, honako beharkizun hauek bete behar dira, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren I. eranskineko B letraren 23. zenbakian agertzen diren betebeharrez gainera, eskaera aurkezten den momentuan eta zerbitzuaz baliatzen den bitartean:

    -Derrigorrezkoa ez den edozein irakaskuntza araututan parte hartzea.

    -Laguntzaile pertsonal bat kontratatzea, gutxienez 120 ordu hilean.

  2. artikulua. Laguntza ekonomikoa hilean zenbatekoa izanen den kalkulatzea.

  3. -Mendekotasun egoeraren maila eta eskatutako modalitatea kontuan hartuz emanen da gehieneko laguntza, eskatzailearen familia-unitatearen hileko per capita errenta (PCE) Ondorio Anitzetarako Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) halako 1,35 baino gutxiago bada eta gizarte babeseko araubide publikoetatik (PAN) sortutako antzeko ezaugarriak eta xedeak dituen beste laguntzarik jasotzen ez badu. Betiere, zenbatekoa ez da txikiagoa izanen 39/2006 Legeko prestazio ekonomikoen zenbatekoak urtero zehazten dituzten errege dekretuetako zenbatekoaren %40 baino (abenduaren 14ko 39/2006 Legea, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa).

  4. -Mendekotasun egoeraren maila eta eskatutako modalitatea kontuan hartuz emanen da laguntza ekonomiko txikiago bat, baldin eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR