38/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzen zenbatekoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zen. Horren bidez, gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak zehaztu dira. Haien aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitate osoa da.

Gizarte zerbitzu orokorren zorroaren I. eranskinean, B letran, prestazio hauek jaso dira. Lehen xedapen gehigarriak dioenez, gizarte zerbitzu orokorren zorroan bildutako prestazio ekonomikoak urtero eguneratuko dira, gutxienez Nafarroako Kontsumoaren Prezioen Indizearen arabera, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren foru aginduaren bidez. Lurraldeko Kontseiluak mendekotasuneko prestazioen 2011ko zenbatekoak ez handitzea erabaki du. Beraz, Nafarroako Foru Komunitatean, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak eguneratu egiten dira, gutxienez Nafarroako Kontsumoaren Prezioen Indizearen arabera, ezarritako prestazio-maila gehigarriari aplikatzeko.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 15/2009 Foru Aginduaren bitartez, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzen zenbatekoa ezarri zen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko eta haien zaintzaileei laguntzeko diru-laguntzak eguneratzea.

    Ahaideek edo inguruko pertsonek emandako zainketak:

    MENDEKOTASUN EGOERA GEHIENEZeuro/hilean GUTXIENEZeuro/hilean
    Mendekotasun handiko egoera, 2. maila 603,16 389,35
    Mendekotasun handiko egoera, 1. maila 603,16 311,80
    Mendekotasun larriko egoera, 2. maila 452,45 252,18
    Mendekotasun larriko egoera, 1. maila 452,45 225,00
    Zerbitzu bat kontratatzeko diru-laguntza
    MENDEKOTASUN EGOERA GEHIENEZeuro/hilean GUTXIENEZeuro/hilean
    Mendekotasun handiko egoera, 2. maila 806,03 389,35
    Mendekotasun
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR