50/2009 FORU DEKRETUA, maiatzaren 4koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen.

Beste alde batetik, irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Mendekotasun Agentzia izeneko erakunde autonomoaren Estatutuak onetsi ziren. Erakunde hori Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren mende dago eta mendekotasuna duten edo mendekotasuna izateko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko dauden gizarte baliabideak kudeatzeko ereduak egituratu eta berrantolatzeko asmoarekin sortu zen.

Sortu zenetik igaro den urte eta erdian hartutako eskarmentuak erakutsi du zenbait aldaketa egin behar direla eremu horien egitura organikoan, hots:

Lehenbizi, Gizarte Zerbitzuen Zorroak eta eskubideak bermatzeko sistema berriak indarra hartu dutenetik etorri den informazio beharraren igoera dela eta, egokia litzateke Informazio Atala Nafarroako Mendekotasun Agentziatik Gizarte Gaien eta Garape nerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira aldatzea eta, horrenbestez, haren jarduketaren eremu organikoa unitate osora zabaltzea.

Bigarrenik, Banakako Arreta Programaren (BAP) ondoriozko kudeaketa prozedura berriak abian jartzearekin batera, agerian gelditu da egitura berrantolatu behar dela, mendekotasuna duten pertsonei, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren arabera, dagozkien prestazioen gaineko prozedurak batera kudeatu ahal izateko (prestazioetara bideratu, balorazioa egin eta prestazioak jaso eta kudeatzea).

Beste alde batetik, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eginkizunen banaketa zentzuzkoagoa izan dadin, beharrezkoa da idazkaritzan eginkizun juridiko eta administratiboak egiten dituzten bi atalak berrantolatzea. Horrenbestez, bakoitzak dituen eginkizunak ere berrantolatuko dira eta izenak aldatuko zaizkie, egoera berriari egokitzeko.

Azkenik, beharrezkotzat jo da Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusian kontsumo arloan zehatzeko dituen ahalmenak deskontzentratzea, espedienteen tramitazio administratiboa arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Horiek horrela, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko maiaitzaren 4an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretua aldatzea.

    Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren 9., 39., 40. eta 42. artikuluak eta bigarren xedapen gehigarria aldatzea eta dekretuari 26.bis artikulua eranstea. Artikulu horiek honela idatzita geldituko dira:

    Bat.-"9. artikulua. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

  2. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia zerbitzu hauetan egituratzen da:

    1. Plangintza eta Azpiegituren zerbitzua.

    2. Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzua.

    3. Gizarteratze Zerbitzua.

    4. Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzua.

    5. Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzua.

  3. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuaren barruan, gainera, Informazio Atala dago, zuzenean haren mende.

  4. Halaber, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitzen zaio mendekotasunaren arloan eskumena duen erakunde autonomoa."

    Bi.-26 bis artikulua. Informazio Atalaren esparrua eta eginkizunak.

    Informazio Atalak, gizarte gaien eta garapenerako lankidetzaren gaineko eskumenen esparruan, foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, bereziki, honako hauek:

    1. Herritarrei Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren jarduerez informazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR