12/2009 FORU DEKRETUA, otsailaren 16koa, Nafarroako Mendekotasun Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Azkeneko hamarkada hauetan babes zibilaren eta suhiltzaileen arloetako zerbitzu publikoak zein bere aldetik arautu dira, baita atxikipen organikoari dagokionez ere. Zerbitzu horien kudeaketa berezitua egin den bitartean hartutako esperientzia, eta Barne Zuzendaritza Nagusiak larrialdi handi eta txikien prebentzio lanaren eta esku-hartze operatiboaren arloetan dituen behar berriak ikusita, beharrezkoa da antolaketa bide berriei ekitea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren mendeko baliabideak hobeki erabiltzeko eta beste administrazio publiko batzuek dituzten baliabideak eta larrialdi planetan aurreikusitako beste baliabide batzuk hobeki koordinatzeko. Bestalde, bistan da suhiltzaileen zerbitzuek modernizatze prozesuari ekin behar diotela; alde batetik, gizartearen behar berriak eta lege indardunen aurreikuspenak kontuan hartuta, beren eginkizunen zerrenda handitzeko, eta bestetik, gainerako baliabideetatik bereizita, bakarka aritu beharrean, Babes Zibileko beste baliabide batzuekin era integratuan lan egiteko, hala nola, larrialdietako osasun garraioaren sareko baliabideekin edo logistika eta komunikazio arloetako baliabide teknikoekin, larrialdietan esku hartzeko sare integratu profesional bat sortzeari begira.

Era berean, babes zibilaren arloan, lehentasunezkoa da langile profesionalen lana ondoko arloetako boluntarioen baliabideekin ahal den gehiena integratu eta osatzea: suhiltzaileak, babes zibila, osasun garraioa, erreskate eta salbamendua, eta laguntza logistikoa.

Halaber, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen onespenak berarekin ekarri zuen ordura arte Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoak eta Babes Zibilerako Zerbitzuak egiten zituzten zerbitzuetako baliabideei arintasun eta eraginkortasun administratibo handiagoa eta erantzun nahikoa eman beharra, eta orobat, haien artean ahalik eta koordinazio eta integrazio handiena lortzea, gizartearen beharrei berehalako erantzun integratua emate aldera.

Horretaz gain, aipatu foru legeak beste berrikuntza bat dakar, babes zibileko eta su-itzaltze eta salbamenduko egungo zerbitzuen eginkizunak nabarmen ugaldu baititu. Izan ere, egin behar hauek esleitu dizkie: larrialdien prebentzioari eta antolakuntzari heltzea, esku hartuko duten bitarteko propio zein kanpokoen koordinazioa, larrialdietako esku-hartze zuzena eta oinarrizko zerbitzuak berreskuratu eta lehengoratzeko lanak. Ildo horretan, zerbitzu horiei dagokie izaera diferenteko beste zerbitzu batzuk koordinatzea, bai eta haiek ordeztea ere, zerbitzu arruntek gainezka egiteagatik gizartearen oinarrizko beharrei aurre egiterik ez badute. Hortaz, ezinbestekoa da babes zibileko eta su-itzaltze eta salbamenduko egungo zerbitzuak berriro zehaztea eta, bereziki, haien ahalmen zuzentzaile eta eragilea sendotzea, gaur egungo antolaketa zaharkitua eta desegokia izanen litzatekeelako foru lege horren, aplikatu beharreko oinarrizko legediaren eta gizartearen beraren behar berrien ondoriozko eskakizunei eta oraingo arrisku berriei erantzuteko.

Horiek horrela, gomendagarria da erakunde autonomo berri bat sortzea, Nafarroako Foru Komunitateko herritar guztientzat, larrialdietako beharrei erantzun arin eta integrala emateko, bai esku-hartzearen arloan, bai larrialdi handi eta txikien prebentzioaren arloan.

Larrialdietan esku hartu behar duten gizarte baliabideen eta baliabide materialen kudeaketan eraginkortasun eta koordinazio handiagoa lortzearren, Nafarroako Gobernuak, prebentzioa, esku-hartzea eta larrialdien ondoriozko kalteak lehengoratzeko lana hobetu nahirik, egokitzat jo du, alde batetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa aldatzea eta, bestetik, Nafarroako Larrialdietako Agentzia izeneko erakunde autonomoa sortzea, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez departamentu horri atxikia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 103. artikuluak xedatutakoaren arabera, Gobernuaren ardura da erakunde autonomoak sortu eta haien estatutuak onestea, erakunde publikoak diren aldetik.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 16ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Larrialdietako Agentziaren izaera.

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA) Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitako erakunde autonomo bat da, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari babes zibilaren, larrialdien eta su-itzailtze eta salbamenduaren arloetan dagozkion zerbitzuak kudeatzeko helburua duena.

  2. artikulua. Estatutuak.

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onetsi dira. Haien testu osoa foru dekretu honen ondotik agertzen da, estatutuak foru dekretuarekin batera Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira eta.

  3. artikulua. Jarduketa plana.

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoaren jarduketa plana onetsi da. Haren testu osoa espedientean ageri da.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehen xedapen gehigarria.-Dedikazio araubidea.

    Babes Zibilerako Zuzendaritzako SOS-Nafarroa Arloko burua, Larrialdietako Koordinazio eta Zuzendaritzaren Arlokoa eta Sostenguko Arlo Teknikoko burua erabateko dedikazioaren araubidepean arituko dira eta horren araberako ordainsariak jasoko dituzte.

    Bigarren xedapen gehigarria.-Baliabideen atxikipena.

    Ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarraren bidez egindako baliabideen atxikipenak indarrean segitzen du, hartan ezarri bezalaxe, erabakiak indarra hartu zuen egunetik beretik.

    XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetzea.

    Indarrik gabe utzi da ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Larrialdietarako Agentzia sortu eta haren estatutuak onetsi zituena, foru dekretu honen bigarren xedapen gehigarrian egindako salbuespena izan ezik.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetan lehena.-Erregelamenduzko gaikuntza.

    Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari baimena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2009ko otsailaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

    NAFARROAKO LARRIALDIETAKO AGENTZIA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

    1. TITULUA

    Izaera, mendekotasuna, atxikipena eta helburuak

  4. artikulua. Izaera.

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomo bat da, bere helburuak betetzeko nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa dituena.

  5. artikulua. Mendekotasuna eta atxikipena.

  6. Nafarroako Larrialdietako Agentzia, bere helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak plangintza eta politika orokorrari dagokionez ematen dituzten aginpideen pean egonen da. Halaber, goi-zuzendaritza eta ikuskapena haien eginkizuna izanen da.

  7. Nafarroako Larrialdietako Agentzia Barne Zuzendaritza Nagusiari atxiki zaio. Hortaz, hari dagokio estatutuek, foru legediak eta antolamendu juridiko administratiboak goi zuzendaritza, kontrol eta babespenaren arloan esleitzen dizkioten ahalmenak erabiltzea.

  8. artikulua. Helburua eta eginkizunak.

    Nafarroako Larrialdietako Agentziaren helburua da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren mendeko babes zibilerako zerbitzuen kudeaketa eta koordinazioa, bai eta larrialdiei lotutako baliabideena ere, larrialdi eta babes zibilerako planetan agindutakoari jarraikiz. Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak herritarren babeserako, suteen prebentzio eta itzaltzerako eta salbamendurako duen goi mailako erakunde teknikoa izanen da. Eginkizun hauek izanen ditu helburu berariazko:

    1. Babes zibilaren esparruan, arriskuei aurrea hartzeko neurriak proposatzea.

    2. Babes zibilaren gaineko ikerketak, katalogoak eta arriskuen mapak, bitartekoen katalogoak, estatistikak eta txosten teknikoak egitea.

    3. Babes zibilerako planak prestatu eta etengabe eguneratzea.

    4. Estatuko eta tokiko larrialdietako planetan parte hartzea.

    5. Arrisku handiko egoeretan, ezbehar edo hondamendi publikoetan, larrialdi txikietan eta, batez ere, suteetan eta pertsonen eta ondasunen salbamendu eta erreskateetan esku hartzea.

    6. Suteak itzaltzea, beste era bateko ezbeharrak murriztea eta inguruabar horiek direla-eta mehatxupean dauden pertsonak eta ondasunak babestea.

    7. Larrialdietan parte hartzen duten zerbitzu edo entitateei laguntza ematea, plangintzari, logistika operatiboari eta komunikazioei dagokienez.

    8. Larrialdiak kudeatzeko zentroa eta larrialdietako aginte postu aurreratuak kudeatu eta haiei sostengua ematea.

    9. Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeari laguntza tekniko eta administratiboa ematea, baita larrialdien edo babes zibileko planetako aurreikuspenen ondorioz eratzen diren koordinazioko organo tekniko guztiei ere.

    10. Arriskuen prebentzioari eta babes zibilari dagokienez, Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren gaiak ikuskatzea, hari laguntzeko organo teknikoa baita.

    11. Suteen eta antzeko ezbeharren zergatikoak ikertzea.

    12. Osasun arloko larrialdietarako osasun garraioko sarean parte hartzea.

    13. Zentro eta lokal publikoei eta, kasua izanez gero, pribatuei laguntza ematea segurtasunari dagokionez.

    14. Babes zibilaren gaineko informazioa eta prestakuntza ematea herritarrei eta planek ukitutako berariazko taldeei.

      ñ) Babes zibilaren eta suhiltzaileen zerbitzuetako langile boluntarioen lana sustatu eta koordinatzea.

    15. Sektore publiko nahiz pribatuari aholku teknikoa ematea, babes zibilari buruz.

    16. Lankidetza programak ezartzea antzeko eginkizunak dituzten beste erakunde batzuekin.

    17. Nafarroako Larrialdietako Agentziaren helburuak betetzen laguntzen duten eginkizun eta jarduera guztiak, aurreko lerroaldeetan aipaturik ez badaude ere.

  9. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR