232/2011 FORU DEKRETUA, azaroaren 2koa, Nafarroako Mendekotasun Agentzia arautu eta haren estatutuak onesten dituen otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Mendekotasun Agentzia arautu eta haren estatutuak onetsi ziren. Foru dekretu hori 2009ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 6an.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 2011ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Orobat, uztailaren 5eko 58/2011 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura erabaki zen, haren garapena oztopatu gabe. Foru dekretu hori 2011ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6an.

Araudi hori garatuz, abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu hori 2011ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n.

Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Larrialdietako Agentzia Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organiko berriari egokitzea, jarduketa administratiboan eraginkortasun handiagoa bilatuz eta herritarrei ematen zaizkien zerbitzu publikoen kalitatea mantenduz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluak emandako irizpenarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko azaroaren 2ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehen artikulua.-Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak, otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, aldatzea.

Otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuen 5.2, 6, 19, 21, 24, 25, 27, 30, 31.1, 35 eta 37.1. artikuluak aldatu dira. Hona hemen artikulu horien testu aldatua:

Bat.-25. artikuluko 2. idatz-zatiaren testu berria.

2. Nafarroako Larrialdietako Agentziak honako zuzendaritza hauek izanen ditu bere egituran:

a) Babes Zibilerako Zuzendaritza.

b) Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritza.

Bi.-6. artikuluaren testu berria.

6. artikulua. Gobernu Batzordea.

Gobernu Batzordea ondoko kide hauek osatuko dute:

-Batzordeburua: Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria.

-Batzordeburuordea: Justizia eta Barneko zuzendari nagusia.

-Batzordekideak:

Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako zuzendari nagusia. Toki Administrazioko zuzendari nagusia. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusia. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia. Osasuneko zuzendari nagusia. Herri Lanetako zuzendari nagusia. Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuko zuzendaria. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria. Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuko zuzendaria. Foruzaingoko burua. Segurtasun Eskolako zuzendaria. Iruñeko Udalaren ordezkari bat. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen dituen bi ordezkari. -Batzordekide idazkaria: Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea.

Hiru.-19. artikuluaren testu berria.

"19. artikulua. Zuzendari kudeatzailearen eskudantziak.

Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzaileak eskudantzia hauek izanen ditu:

  1. Agentziako zerbitzuen funtzionamenduaren ardura nagusia hartzea.

  2. Nafarroako Larrialdietako Agentziaren ordezkaritza arrunta, baita judiziala eta judizioz kanpokoa ere, bere gain hartzea jarduketa mota guztietan, eta ordezkaritza hori erabiltzeko ahalorde eta aginduak ematea.

  3. Nafarroako Larrialdietako Agentziaren jarduera, organo, zentro, ekipo eta instalazio guztien zuzendaritza, kudeaketa, ikuskapena eta barne antolamendua.

  4. Gobernu Batzordearen eta batzordeburuaren erabakiak aplikatu eta betearaztea.

  5. Giza baliabideak eta baliabide material eta ekonomikoak modu bateratuan kudeatzea, zerbitzu eraginkorrak eta kalitatezkoak eman ahal izateko.

  6. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilariak edo Justizia eta Barneko zuzendari nagusiak espedienteen gainean ebazteko proposamenei buruzko txostenak egitea.

  7. Kontratazio administratiboaren arloan indarra duen araudiaren arabera erakunde autonomoen ordezkariek sinatu beharreko kontratuak sinatzea.

  8. Erakunde autonomoaren transferentzietarako eta funtzionamendurako ordainketak eta gastuak baimentzea, indarra duen araudian ezarritakoarekin bat.

  9. Nafarroako Larrialdietako Agentziaren urteko memoria eta jarduketa programak prestatzea.

  10. Agentziaren gastu eta diru-sarreren aurrekontuen aurreproiektuaren proposamena egitea.

  11. Lan metodoak hobetzeaz, berrikuntza teknologiko aplikagarriak sartzeaz, zentroak, eraikinak, instalazioak eta ekipoak zaintzeaz eta diru-sarrera eta gastuak hobetzeaz arduratzea.

  12. Atxikitako langileen buru izatea.

  13. Diziplina espedienteak irekitzea, hutsegite arin, larri edo oso larriak egiteagatik.

  14. Hutsegite arin edo larriengatik irekitako diziplina espedienteak ebaztea.

  15. Babes zibilaren eta larrialdien kudeaketaren arloan, esker ona edo zorionak emateko proposamenak egitea.

  16. Urteko oporren plana, lanaldiak eta ordutegiak onestea, Nafarroako Gobernuak onesten duen araubide orokorrarekin bat.

  17. Erakunde autonomoko unitate organikoen burutzak betetzeko lehiaketetarako deialdiak proposatzea.

  18. Arloetako eta unitateetako buruak bitarteko gisa izendatzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR