123/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mendeko datu pertsonalen zenbait fitxategi aldatu eta beste batzuk kentzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalen tratamendua arautzen du. Lege horren 20. artikuluan ezartzen da administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa izanen dela xedapen orokor bat ematea, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Bestalde, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoen mende dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen dituenak, adierazten du 2. artikuluan fitxategien ezaugarriak aldatzeko, haiek deuseztatzeko eta fitxategi berriak sortzeko, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Ikusi denez zenbait puntu aldatu direla Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren menpeko “Zerbitzu berezietako egoeran jarduteko prestakuntzarako izangaien zerrendak”, “Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak”, “Hautaketa” eta “Txartelen erregistro zentrala” izeneko fitxategietan, beharrezkoa da hura indarreko araubideari jarraituz egitea.

Orobat, Barne Zuzendaritza Nagusiak txostena egin du, eta jakinarazi denboraren iraganak, fitxategi automatizatu berriak sortzeak, erakunde autonomo berriak agertuta eskumenak banatzeko modu desberdinak, sistema eragile berrien segidak eta gainerako inguruabarrek ekarri dutela “Karguak” eta “Barne Zuzendaritza Nagusiko langileen datuak” izeneko fitxategiak ez erabiltzea, haien edukiak ez baitira eguneratu azken urteotan. Hori dela eta, eskatzen du horiei baja emateko, haietan dauden datuak suntsituz.

Ikusita fitxategiez arduratzen diren unitateen adostasuna eta Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuarena, baita Barne Zuzendaritza Nagusiaren eta Idazkaritza Tekniko Nagusiaren txostenak ere.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategien ezaugarri batzuen aldaketak onestea, ondotik ematen direnak hain zuzen:

    A.–Fitxategiaren izena: Zerbitzu berezietako egoeran jarduteko prestakuntzarako izangaien zerrendak. Inskripzio kodea: 2093291822.

    Aldaketa:

    –Tratamendu sistema: Automatizatua.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR