8/2009 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Mendabia IV. aldeko lurzatiak berrantolatuz, nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 28an emandako 37/2005 Foru Aginduaren bidez, Mendabia IV. aldeko lurzatiak berrantolatuz, nekazaritzako azpiegituretan esku hartzeko prozesua hasi zen.

Nekazaritzako azpiegituretan esku hartzearen helburua da lurzatien berrantolamenduaren bitartez egitura eta tamaina egokia ematea landa jabetzari.

Ingurumen zuzendari nagusiak uztailaren 5ean emandako 1473/2007 Ebazpenaren bidez, Mendabia IV. aldeko lurzati berrantolamenduari dagokion Ingurumenaren eraginaren adierazpena egin zen.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak onetsi beharko dituela foru dekretu bidez nekazaritzako azpiegituretako esku-hartzeak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak proposaturik.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an egin zuen bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onesten da, lurzatien berrantolamenduaren bidez, Mendabia IV. aldean.

  2. Prozedura.

    Horretarako, komenigarritzat jo da Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen I. tituluko IV. kapituluan datorren prozedura arrunta erabiltzea.

  3. Onura publikoa eta presaz egin beharra.

    Mendabia IV. aldeko lurzatiak berrantolatuz nekazaritzako azpiegituretan egin gogo den esku-hartzearen onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzen da, ondasun eta eskubideen desjabetzerako, aldi baterako okupaziorako eta okupazio iraunkorrerako eta bidezko diren zortasunak, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak, sortzeko.

  4. Proiektuaren azalpena.

    Oinarrizko proiektua hainbat bidek osatuko dute (86,2 km); horietatik 75,8 km berriak eta 10,4 km mantendu beharrekoak. Bide nagusien errodadura zabalera 5 eta 6 m-koa da; bigarren mailakoena, aldiz, 4koa.

    Ahal den guztietan, bideen trazadura lehengo trazaduraren gainean eginen da eta diseinatzeko orduan, lurzati berrantolamendutik sortuko diren lursailen banaketa, zonaldeko bide sareak, lurraren topografia eta inguruko eremuekin dauden komunikazioak hartu dira kontuan.

    Drainatze gisa, bideetan arekak egin, ur horiek husteko behar diren fabrika lanak gauzatu eta bideekin moztutako ibaibide naturalak lehengoratuko dira, sakanguneen, marko aurrefabrikatuen nahiz diametro handia duten kainuen bitartez.

  5. Ingurumen arloko alderdiak.

    Ingurumen zuzendari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR