296/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 15ekoa, azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretua aldatzen duena. 355/2000 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua eratu eta haren funtzionamendu arautegia onetsi zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

355/2000 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua eratu eta haren funtzionamendu arautegia onetsi zen arau hauetan ezarritakoari jarraikiz: Botere Judizialaren Lege Organikoa, martxoaren 1eko 386/1996 Errege Dekretua (Auzitegiko Medikuntzaren Institutuen Erregelamendua onetsi zuena) eta otsailaren 23ko 296/1996 Errege Dekretua (Auzitegiko Medikuen Kidegoaren Erregelamendu Organikoa onetsi zuena).

355/2000 Foru Dekretuan ez da ageri Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zuzendari lanpostuaren bateraezintasun araubidea. Baina, Institutuko egitura eta dimentsioa direla-eta, zuzendariak aldi berean hartu behar ditu bere gain karguari dagozkion eginkizunak eta auzitegiko mediku-lanak. Horregatik, bada, beharrezkoa da, halaber, azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretuko II. eranskineko lanpostuen zerrenda moldatzea.

Bestetik, zerbitzuburutza batzuk bete gabe gelditu direnez gero, ezin dira Institutuaren zuzendaritza-organoak behin betikoz eratu, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren lanpostu hutsak bete arte.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren hamabostean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Zenbait aldaketa egiten zaizkio azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretuari, hau da, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua eratu eta haren funtzionamendu arautegia onetsi zuen Foru Dekretuari. Aldaketak hauexek dira:

Lehenbizikoa.-3. eta 4. zenbakiak gehitzen zaizkio I. eranskineko 4. artikuluari. Honela geldituko dira:

3.-Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutuko zuzendari izateak ez dakar berarekin ezinbestean auzitegiko mediku-lanetatik libratzea.

4.-Nolanahi den, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutuko zuzendariak lanpostu horri dagokion destinoko osagarria baizik ez du jasoko.

Bigarrena.-I. eranskineko 5. artikuluko 1. zenbakia honela geldituko da:

1.-Zuzendaritza Kontseilua zuzendariak, zerbitzuburuek eta auzitegiko bi edo hiru medikuk osatuko dute. Mediku horiek bozketa libre eta sekretuaren bitartez aukeratuko dira, lau urterako, Institutua osatzen duten auzitegiko mediku guztien artean. Betiere, Zuzendaritza Kontseilua bost kidek osatua egonen da.

Hirugarrena.-II. eranskina, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko lanpostuen zerrenda ezartzen duena, honela geldituko da funtzionarioei buruzko atalean:

  1. ERANSKINA

Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR