466/1997 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ikastetxe publikoei eskolako garraio gastuak, derrigorrezko hezkuntza mailei eta 1997ko irail, urri eta azaroari dagozkienak, eta 1996-97 ikasturteko atzerakinak ordaintzeko baimena ematen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Departamentu honetako Inbertsio Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostena, zeinetan adierazten baita komeni dela ordaintzea garraio enpresek irail, urri eta azaroan egindako eskola zerbitzuak eta 1996-97 ikasturteko atzerakinak.

Nafarroako Foru Komunitateari hezkuntza arloko eginkizun eta zerbitzuak eskualdatu zizkion abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuaren Eraskineko II. puntuko 5) idazatian xedatutakoari jarraikiz, eta, orobat, aipatu eginkizun eta zerbitzuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuari esleitu zizkion irailaren 13ko 255/1990 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluko c) eta d) idazatiek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Derrigorrezko ikasketak ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetan egiten dituzten ikasleen garraio gastuak, 1997ko irail, urri eta azaroari dagozkienak, eta 1996-97 ikasturteko atzerakinak ordaintzeko baimena ematea. Horiek guztiak Foru Agindu honen Eraskinean agertzen dira.

  2. Garraio honen finantzaketa, kostu osoa 315.019.384 pezetakoa baita, Departamentuak indarrean duen Gastuen Aurrekontuko "Eskola Garraioa" izeneko 41230-2230-3212 kontusailaren eta 12890-3 lerroaren kargura eginen da.

  3. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea Eraskinean agertzen diren garraio enpresen alde behar diren ordain-aginduak luza ditzan. Zenbateko horretan 204.328.312 pezeta irail eta urrikoak dira; horretaz gainera, 96-97 ikasturteko atzerakinak, 729.740 pezeta. Guztira 205.058.052 pezeta.

  4. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea Eraskinean agertzen diren garraio enpresen alde behar diren ordain-aginduak luza ditzan. 109.961.332 pezeta dagozkio azaroari. Aldez aurretik Inbertsio Zerbitzuaren txostena beharko da.

  5. Foru Agindu honetan xedatutakoa, Eraskina barne, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

  6. Foru Agindu hau eta Eraskina igortzea interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Inbertsio Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Zerbitzu Osagarrien Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hogeita seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

E R A S K I N A

HERRIA IKASTETXEA GARRAIOLARIA IRAILA URRIA AZAROA ATZERAKINAK GUZTIRA

ALMANDOZ Ikastetxe publikoa Baztanesa, S.A. - 48.728 48.728 364.870 462.326

AMAIUR Ikastetxe publikoa Baztanesa, S.A. 39.894 53.192 53.192 146.278

ANTSOAIN "Ezkaba" I.P. Gastón, S.L. 320.007 460.010 380.008 1.160.025

AGOITZ "San Miguel" I.P. Río Irati, S.A. 1.160.736 1.668.558 1.378.374 4.207.668

Yosein, S.A. 272.003 391.004 323.003 986.010

BERA "Ricardo Baroja" I.P. Burundesa, S.A. 359.075 516.170 426.401 1.301.646

BERIAIN / NOAIN "San Miguel" I.P. / "Elortzibar" D.B.H.I. Albizúa, S.A. 877.468 1.261.361 1.041.994 3.180.823

BERRIOZAR "Mendialdea" I.P. / D.B.H.I. Artieda (Ativar, S.A.) 1.333.734 1.917.242 1.583.809 4.834.785

Comino Sillero, A. 117.056 168.268 139.004 424.328

Oyarzun Guelbenzu, J.M. 565.200 812.475 671.175 2.048.850

BETELU "Araxes" I.P. Aristi Alustiza, F.J. 174.992 251.551 207.803 634.346

Uzturre Bus, S.A.L. 705.840 1.014.646 838.186 2.558.672

ZARRAKAZTELU "Virgen de la Oliva" I.P. / D.B.H.I. Ibiricu De Pablo, J.A. 593.670 853.401 732.815 2.179.886

Bigarren Hezkuntzako Institutua Ibiricu De Pablo, J.A. 593.015 1.363.935 1.126.729 3.083.679

CASCANTE "Vicenta María" I.P. Conda...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR