308/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 29koa, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroaren egitura organikoa eta eginkizunak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, martxoaren 7ko 78/1986 Foru Dekretuaren bidez, "Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroa" (Evena) izeneko erakunde autonomoa sortu zuen eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxiki.

Hamabost urte hauetan, frogatu da Evena sortzea gauza ona izan dela, tresna baliotsua izan baita Nafarroako mahastizaintza eta ardogintzari buruzko politikarako eta, ondorioz, nekazaritzako elikagaiei buruzko politikarako.

Gaur egun ez du inork zalantzan jartzen Nafarroako ardoen kalitatea eta Nafarroan egiten den ardoak ospe handia du bai estatuaren barruan bai atzerrian. Horretarako Evenak izan duen zeregina funtsezkoa izan da.

Martxoaren 7ko 78/1986 Foru Dekretuak hainbat aldaketa izan ditu bai bere barneko antolaketa, bai bere eginkizunak mahastizaintza eta ardogintzaren sektore aktibo eta indartsuak sortzen dituen premietara egokitzeko, premia horiek gero eta handiagoak baitira.

Komeni da Evenari beste antolaketa administratibo bat ematea, eta hori hala da hainbat faktorerengatik, hala nola mahastizaintza eta ardogintzako merkatu komunaren antolaketa berriaren kudeaketa gero eta zailagoa, bere dirulaguntza handiak barne, jatorrizko deiturekin harremanak indartu beharra eta nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien sektore garrantzitsu horren zati handi bati kasu egiteko obligazioa.

Hortaz, orain dauden lau arlo administratiboak hirutan bilduko dira eta bakoitzaren erantzukizuna indartuko, gaur egungo egoerara egokitzeko. Hemendik aurrera Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Atalen parean egonen dira, foru administrazioaren antolaketak duen arrazionaltasuna aplikatzeko eta barne unitate horiek eginkizun gehiago izanen dituztelako.

Azkenik, argitasun eta segurtasun juridikoko arrazoiak direla eta, bidezkotzat jo da Evenaren egitura organikoari buruz indarra duten arau guztiak testu bakar batean biltzea.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatziko bilkuran Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Izaera.

  2. Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroa (Evena), martxoaren 7ko 78/1986 Foru Dekretuaren bidez sortu zena, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxikiriko erakunde autonomoa da.

  3. Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroak nortasun juridiko propioa eta bereizia du, bai eta ahalmen juridikoa eta jardutekoa, eta ondare propioa ere.

  4. artikulua. Eginkizunak.

  5. Nafarroako Mahastizaintza eta Enologi Zentroak ondoko eginkizun hauek ditu:

    1. Mahastigintzarako eta ardogintzarako teknika egokiak aztertu, saiatu eta zabaltzea.

    2. Mahastizain, upategi eta enologoentzat kontsulta eta aholku zentroa izatea, mahastizaintza eta enologi aferetan.

    3. "Nafarroa" jatorrizko deituraren eta "Errioxa" jatorrizko deitura kalifikatuaren Kontseilu Arau-emaileei aholku eta laguntza teknikoa ematea, haien berariazko zereginak betetzeko.

    4. Mahastizaintza-ardogintzako produktuen eta edari distilatuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR