150/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena, 2010-2011 kanpainarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduaren bidez, nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratua (MAB) sortu eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezarri ziren (erregelamendu bakarra MABerako). 1234/2007 (EE) Erregelamenduaren 103 octovicies artikuluan mahastia berregituratu eta moldatzeko neurriak zehazten dira, horien xedea baita mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna areagotzea.

Batzordeak 2008ko ekainaren 27an emandako 555/2008 (EE) Erregelamenduaren II. tituluaren II. kapituluko 2. atalean mahastia berregituratzea eta moldatzea jasotzen da mahastizaintza sektoreari laguntzeko neurri gisa. 555/2008 (EE) Erregelamenduaren bidez, Kontseiluaren 479/2008 (EE) Erregelamendua garatzeko arauak ezarri ziren, mahastizaintza sektoreko laguntza programei, hirugarren lurraldeekiko merkatuari, ekoizpen ahalmenari eta kontrolari dagokienez.

Otsailaren 27ko 244/2009 Errege Dekretuaren II. kapituluaren 2. atalean mahastia berregituratu eta moldatzeko laguntzak ageri dira. Errege Dekretu horren bidez, Espainiako mahastizaintza eta ardogintza sektorerako laguntza programaren neurriak aplikatzeko oinarrizko araudia ezartzen da, baina dekretuan ezarritakoa zehazteko autonomia erkidegoen jarduketa osagarria beharrezkoa da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean jaso dira.

  2. Mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdia onestea, 2010-2011 kanpainarako.

  3. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEUF) Nafarroarako, 2011ko ekitaldirako, bideratzen den aurrekontuak aukera ematen duen heinean erantzunen zaie foru agindu honen ondoriozko gastu-konpromisoei.

  4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Iruñean, 2010eko martxoaren 29an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    1. ERANSKINA

    Mahastia berregituratu eta moldatzeko planetarako laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak, 2010-2011 kanpainarako

    Lehenbizikoa.-Xedea.

  5. Foru agindu honen xedea da Nafarroan mahastia berregituratu eta moldatzeko plan berrien aurkezpena eta onespena arautzea, mahastizaintza eta ardogintzaren merkatuaren Europar Batasuneko antolamenduaren barrenean, hala nola plan horietan aurreikusitako jarduketetarako laguntzak eskuratzea, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEUF) 2010-2011ko kanpainarako.

  6. Ardoa egiteko mahatsa ekoizten duten mahastiak berregituratu eta moldatzeko aurkezten diren plan berrietan aplikatzeko izanen dira oinarri hauek, betiere haien lurzatiak Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean badaude eta "Nafarroa" jatorrizko deituraren eta "Errioxa" jatorrizko deitura kalifikatuaren barruan babestuak badaude.

  7. Mahastizaintza eta ardogintza sektorerako, 2010-2011 kanpainarako, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEUF) bideratutako laguntzen araubideak honako helburu hauek izanen ditu:

    1. Mahastia berregituratu eta moldatzeko kostuetan parte hartzea. Horretarako hiru laguntza mota ezarriko dira:

      -Mahats barietatea aldatzeko laguntzak.

      -Mahastiak berrezartzeko laguntzak.

      -Mahastiak kudeatzeko teknikak hobetzeko laguntzak (ontzi itxurako mahastitik besorako mahastira aldatzea).

    2. Ekoizleei plana aplikatzearen ondorioz gal ditzaketen diru-sarrerengatik kalte-ordain bat ematea.

  8. Aurreko atalean aipatutako laguntzak emateko honako definizioak ezarriko dira:

    1. "Neurria": mahats barietatea aldatzeko, mahastia berrezartzeko edo kudeaketa teknikak hobetzeko (ontzi itxurako mahastitik besorako mahastira aldatzea) egiten diren eragiketen multzoa.

    2. "Mahats barietatea aldatzea": mahasti lurzati bateko barietatea aldatzea, oraingo barietatearen gainetik txertatuz (ardorakoetan) edo zegoena berriro txertatuz (Ameriketakoetan), lurzatiko mahatsondo kopurua handitu gabe. Barietatearen aldaketa 2006-2007 kanpainaren aurretik landatutako lurzatietan baizik ez da egiten ahalko.

    3. "Mahastiak berrezartzea": lurzati bateko edo batzuetako mahastiak beste landaketa baten edo batzuen bidez ordeztea, betiere azalera bera badute eta barietatean edo gidamoduan hobekuntza ekartzen badute.

      Lurzatiak berrantolatzeko prozesu batean, lurzatiak berrantolatzeko eremuan mahastiak kentzearen ondorioz sortutako eskubide guztiek balioa izanen dute mahastia ordezpen finketan berrezartzeko.

    4. "Mahastiak kudeatzeko teknikak hobetzea" (ontzi itxurako mahastitik besorako mahastira aldatzea): gidamodu baxua duen mahastia besorako gidamodura jasotzeko ekintzak eta horretarako beharrezkoak diren materialak, mahastia modu egokian mekanizatu ahal izateko, bereziki inausketari eta mahats-bilketari dagokienez. Aldatze jarduera landare eta osasun egoera onean dauden mahastietan baizik ez da egiten ahalko, betiere 2006-2007 kanpainaren aurretik landatuak baldin badira.

    5. Mahats barietatea aldatu eta mahastia berrezartzeko neurrietan honako barietate hauek erabiliko dira:

      e.1) "Nafarroa" Jatorrizko Deituran:

      -Beltzak: Garnatxa, Graciano, Tempranillo, Merlot, Syrah, Cabernet Sauvignon eta Pinot Noir.

      -Zuriak: Sauvignon zuria, ale xeheko moskatela, Garnatxa zuria, Chardonnay eta Viura.

      e.2) "Errioxa" Jatorrizko Deitura Kalifikatuan:

      -Beltzak: Tempranillo, Garnatxa eta Graciano.

      -Zuriak: Chardonnay, Verdejo, Sauvignon zuria, Garnacha zuria, Viura eta Tempranillo zuria.

    6. Ontzi itxurako mahastitik besorako mahastira aldatzean, dagozkien kontseilu arauemaileek baimendutako barietate guztiak onartuko dira.

  9. Planean aipatzen den neurri bakoitzari ematen zaion laguntzari osagarri bat erantsiko zaio, plana egitearen ondorioz galtzen dituzten diru-sarrerengatik ekoizleei ordain bat emateko.

    Bigarrena.-Diru-laguntzaren zenbatekoa.

  10. Laguntzak kalkulatzeko foru agindu honen II. eranskinean aipatzen diren eragiketa eta kostuak hartuko dira kontuan, honelaxe:

    1. Mahasti barietatea moldatzeko laguntzarako, oraingo barietatearen gainetik edo zegoena berriro txertatzeagatik izaniko kostuak hartuko dira kontuan. Kostuak finkoak izanen dira, moldaturiko hektarea bakoitzeko eta txertaketa unitate bakoitzeko. Txertaketa unitatea izanen da mahatsondo batean egiten dena, zenbat ziri sartzen diren kontuan hartu gabe.

    2. Mahastia berrezartzeko laguntzarako, ekintza hauen kostuak hartuko dira kontuan: erauzketa, lurra...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR