1106/2001 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, urriaren 30eko 1217/2000 Foru Agindua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eraikinaren Liburuaren edukia arautzen duen urriaren 2ko 322/2000 Foru Dekretuaren 19. artikuluak zehazten du Eraikinaren Liburuan sartu beharreko agirien ereduak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak onetsi behar dituela.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urriaren 30ean emaniko 1217/2000 Foru Aginduak onetsi egiten ditu Eraikinaren Liburuan sartu beharreko agirien ereduak.

Eraikuntza Antolatzeko azaroaren 5eko 38/1999 Legeak ezartzen du etxebizitzen erostunek sustatzailearengandik eskuratzen ahal dituztela hainbat agiri tekniko, eraikinaren egite prozesuari buruzkoak, baita zein teknikari edota industriarik hartu duten parte eraikuntzan, zein berme eta aseguru diren, etab. ere.

Urriaren 2ko 322/2000 Foru Dekretuak agindu egiten du Eraikinaren Liburuaren laburpen-fitxen ale bat aurkeztu behar dela etxebizitza babestuen bizigarritasun zedulak behin betiko sailkapenak lortzeko, hori eginez ziurtatzen baita etxebizitzen sustatzaileak egina duela Liburua, erosketa gauzatzen den unean etxebizitzen erostunei emateko.

Aitzitik, sustatzailearen beraren erabilerarako egiten diren familibakarreko etxebizitzen kasuan, Eraikinaren Liburua ez da eskuz aldatzen, sustatzailea jabea bera baita, eta Liburua gorpuzten duen dokumentazioa jabeak izaten du eskutik betiere; hortaz, obra bukaerako dokumentazioaren izapidatzean Libururik ba ote dagoen frogatzea alferrikako zera da.

Horregatik bada, horrelatsuko espedienteen izapidaketari arintasuna eman beharrez, eta kontuan hartuz Nafarroak berea duela etxebizitzen arloko eskumen osoa, horixe aipatzen baitu Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.1 artikuluak, eta ikusirik, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) artikuluak eta urriaren 2ko 322/2000 Foru Dekretuko 19. artikuluak xedatzen dutena,

AGINDU DUT:

  1. Etxebizitza babestuen bizigarritasun zedularen edota behin betiko sailkapenaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR