23/2011 FORU DEKRETUA, martxoaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 57.c) artikuluan, legeen garapenaren eta ingurumen eta ekologia arloetako gauzapenaren gainean, Nafarroako Foru Komunitateari aitortzen zaizkion eskumenengatik, foru dekretu honek eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuaren edukia garatzen eta egokitzen du.

Arau honen bidez EEHen sorrera eta kudeaketari aplikatzen zaion araubide juridikoa Nafarroan errazago betearazteko aukera eman nahi da, berezitasun eta beharrizan zehatzak kontuan hartuta, hondakin horien kudeaketa hobetzeko helburu argiarekin. Hondakin horien birziklapena eta balorizazioa sustatuko dira, eta zabortegietan ahalik eta gutxien botatzea bultzatuko da. Izan ere, ingurunean ingurumen eragina larria izaten ez bada ere -gune jakin batzuetako suteen arriskua alde batera utzita-, ikusizko eragina oso handia da, eta aldi berean, kutsagarriagoak diren beste hondakin batzuk -arriskutsuak eta/edo biodegradagarriak, kasu- kontrolik gabe isurtzeko bidea ematen du.

EEHen kudeaketa egokia bermatzeko, segurtasun eta kontrolerako sistema bikoitza ezartzen da. Horretarako, fidantza aplikatuko da, edo bestela, Erregistro batean izena eman beharko da. Gainera, EEHen kudeaketan trazagarritasunaren jarraipen osoa eginen da, hondakinak sortzen direnetik amaieran kudeatzen diren arte.

Gainera, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuak autonomia erkidegoek garatzeko uzten dituen alderdiak txertatu behar dira.

Azkenik, adierazi behar da Foru Dekretu honi buruz partaidetza publikoko prozesu zabala egin dela, horretarako ofizialki ezarrita dauden organoetan, adibidez Nafarroako Ingurumen Kontseiluan edo Toki Araubideko Foru Batzordean, baita -eta funtsean- hondakin horien sorkuntza eta kudeaketan modu zuzenenean parte hartzen duten sektoreekin ere, eta, azkenik, jendearentzat orokorrean. Horri esker testuan hainbat ekarpen biltzen ahal izan dira. Ekarpen horiek dekretuaren aplikagarritasunari on eginen diote, eta azken batean, EEHen kudeaketa egokiak dakarren ingurumen erronka garrantzitsuari aurre egiteko beharrezkoak diren bide guztiak irekitzen lagunduko dute.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Hau da foru dekretu honen xedea:

    1. EEHen sorrera eta kudeaketaren araubide juridikoa ezartzea, hondakin horien prebentzioa, berrerabilpenerako prestaketa, birziklapena eta balorizaziorako beste modu batzuk sustatzeko (hurrenkera horretan), eta eraikuntza jardueraren garapen iraunkorrean laguntzeko.

    2. Administrazio Publikoek eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sortzaile, edukitzaile edota kudeatzaileei eskatzen ahal dizkieten fidantzak ezartzea, hondakinen kudeaketa egokia bermatzeko.

    3. EEHen gutxieneko kopurua zehaztea, mota horretako hondakinen kopuru txikiei aplikatzen zaienaz bestelako berariazko kudeaketa eskatzen zaien jakiteko, eta bidezkoa bada, hiri hondakin solido gisa hartzen ahal diren jakiteko.

    4. EEHen tratamendu instalazioen eskakizun teknikoak ezartzea, hondakinen kudeaketa egokia bermatzeko.

  2. artikulua. Aplikazio eremua.

  3. Foru dekretu honen aplikazio eremua honako hau izanen da:

    1. Lurralde eremua: Lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da.

    2. Helburua: Helburua Foru Komunitate honetan EEHak sortu, eduki eta kudeatzea da.

  4. Foru dekretu honen aplikazioaren ondorioetarako, ez dira EEHtzat hartuko honako hauek:

    1. Substantzia arriskugarriz kutsatu gabeko lurra eta harriak, obra berean edo beste obra batean edo lehengoratze, atontze edo betelan jarduera batean berrerabiltzen direnak, baldin eta berrerabiliko direla modu sinesgarrian egiaztatzen ahal bada.

    2. Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren martxoaren 15eko 2006/21/EE Zuzentarauak arautzen dituen erauzketa industrien hondakinak.

    3. Arriskutsuak ez diren dragatze-lohiak, gainazaleko uren barnean daudenak, uren eta bide nabigagarrien kudeaketa-jardueretatik, uholdeen prebentzio-jardueretatik edo uholdeen edo lehortzeen eraginak arintzeko jardueretatik ondorioztatzen direnak, baldin eta jarduera horiek arlo horretan indarrean dagoen araudiak arautzen baditu.

    4. Etxeetako eraikitze eta konpontze obra txikietatik heldu diren hondakinak, haien pisua gehienez 50 kg bada.

  5. Eraikuntza eta eraispen obretan sortzen diren eta hondakinei buruzko berariazko legediak arautzen dituen hondakinei (arriskutsu zein ez-arriskutsuei), eraikuntza eta eraispenetako beste hondakin batzuekin nahastuta daudenean, foru dekretu hau aplikatuko zaie, legedi hartan kontuan hartzen ez diren alderdietan.

  6. artikulua. Definizioak.

    Foru Dekretu hau aplikatzearen ondorioetarako, definizio hauek ezarri dira:

    1. Eraikuntza eta eraispenetako hondakinak (EEH): apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 3.a) artikuluan ageri den «Hondakina» definizioa betetzen duen eta eraikuntza edo eraispen obra batean sortzen den edozein substantzia edo objektu.

    2. Eraikuntza eta eraispen obra: honetan datzan jarduera:

      b.1) Ondasun higiezin bat (eraikin, errepide, portu, aireportu, trenbide, ubide, presa, kirol edo aisialdi instalazio edo ingeniaritza zibileko antzeko beste ondasun bat) eraiki, birgaitu, konpondu, zaharberritu edo eraistea.

      b.2) Lurzorua edo zorupea forman edo funtsean aldarazten dituzten lanak egitea, adibidez hondeatzeak, injekzioak, urbanizazioak edo antzeko beste batzuk, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren martxoaren 15eko 2006/21/EE Zuzentaraua aplikatzen zaien jarduerak baztertuta.

      Obrako zatitzat joko dira obra horri zerbitzu esklusiboa ematen dioten instalazio guztiak, eta obra egikaritu bitartean nahiz obra amaitzean muntatzen eta desmuntatzen direnak, besteak beste hauek: Birrintzeko plantak; hormigoia, legar-zementua edo zoru-zementua fabrikatzeko plantak; hormigoizko aurrefabrikatuen plantak; nahasketa bituminosoak fabrikatzeko plantak; enkofratuak fabrikatzeko tailerrak; burdineria egiteko tailerrak; materialen biltegiak eta obraren beraren hondakinen biltegiak eta obrako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak tratatzeko plantak.

    3. Garrantzi txikiko eraikuntza eta eraispen obrak: Eraikuntza eta eraispen obrak, etxeetako eraikuntza edo konponketako obra txikitzat hartzen ez direnak, 50 m³-ko edo gutxiagoko bolumena duten hondakinak sortzen dituztenak eta, orokorrean, tituludun profesionalek sinatutako proiektuen beharrik ez dutenak, eta hala ere, obretako lizentzia edo erantzukizuneko aitorpena eskatzen ahal dutenak.

    4. Etxeetako eraikitze eta konpontze obra txikiak: Etxe partikular, saltegi edo bulego batean edo zerbitzuen sektoreko higiezin batean egiten diren eraikuntza edo eraispen obrak dira, teknika errazekoak eta eraikuntza eta ekonomia aldeko garrantzi txikikoak. Haien ondorioz ez dira aldatzen bolumena, erabilera, denek erabiltzeko instalazioak edo etxebizitza eta lokalen kopurua, eta ez dute behar tituludun profesionalek sinatutako proiekturik.

    5. Hondakin inertea: arriskutsua ez den eta aldaketa fisiko, kimiko edo biologiko esanguratsurik ez duen hondakina, disolbagarria edo erregaia ez dena, erreakzio fisikorik, kimikorik edo bestelako erreakziorik ez duena, biodegradagarria ez dena, ukitzen dituen beste materietan eragin negatiborik ez duena, eta ondorioz, ingurumena kutsatu edo gizakien osasuna kaltetzen ez duena. Osotara sortzen den lixibialitatea, hondakinak duen gai kutsagarrien edukia eta lixibiatuaren ekotoxizitatea hutsaren hurrengoak dira, eta zehazki, ez dute inolako arriskurik sortzen lur gaineko zein lur azpiko uretarako.

    6. Eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sortzailea:

      f.1) Eraikuntza edo eraispen obra batean hirigintzako lizentziaren titularra den pertsona fisikoa edo juridikoa; hirigintzako lizentziarik behar ez duten obretan, hondakinaren sortzailea eraikuntza edo eraispen obraren eraginpean dagoen ondasun higiezinaren titularra den pertsona fisikoa edo juridikoa izanen da.

      f.2) Tratamenduko, nahasketako edo bestelako eragiketak egiten dituen pertsona fisikoa edo juridikoa, eragiketa horiek hondakinen izaera edo osaera aldarazten badute.

      f.3) Europar Batasuneko edozein estatu kidetan EEHak inportatzen edo erosten dituena.

    7. EEHen kudeatzailea: EEHak biltzen, garraiatzen, balorizatzen eta/edo desagerrarazten dituen pertsona fisikoa edo juridikoa, eta eragiketa horiek zaintzen dituena, eta zabortegiak itxi eta geroko mantentze-lana egiten duena, eta negoziatzaile edo agente gisa jarduten duena;

    8. EEHen edukitzailea: EEHak dituen pertsona fisiko edo juridikoa eta hondakinen kudeatzaile ez dena. Nolanahi edukitzaile izanen da eraikuntza edo eraispen obra egiten duen pertsona fisikoa edo juridikoa, adibidez eraikitzailea, azpikontratatzaileak edo langile autonomoak. Nolanahi ere, besteren kontuko langileak ez dira izanen EEHen edukitzaileak.

    9. Aurretiazko tratamendua: prozesu fisiko, termiko, kimiko edo biologikoa, sailkapena barne dela, EEHen ezaugarriak aldarazten dituena, haien bolumen edo arriskua murrizten dituena, manipulatzeko erraztasuna ematen duena, balorizaziorako aukerak ugaritzen dituena edo zabortegian haien portaera hobetzen duena.

    10. Balorizazioa: EEHetan dauden baliabideak aprobetxatzeko aukera ematen duten prozedurak oro, gizakien osasuna arriskutan jarri gabe, eta ingurugiroari kalterik eragin liezaioketen metodorik erabili gabe. Nolanahi ere, kontzeptu horren barnean egonen dira Hondakinak balorizatzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Europako Hondakin Zerrenda argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren I. eranskineko B atalean zerrendatzen diren prozedurak.

    11. Biltegiratzea: EEHak aldi baterako gordetzea, balorizatu edo ezabatu aurretik, bi urte baino gutxiagorako, erregelamendu bidez epe laburragoak ezartzen ez badira. Kontzeptu horren barnean ez dago EEHak aldi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR