9/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, 'Literatur sorkuntzaren 2010eko saria', narrazio arlokoa, arautzen duten oinarriak onetsi, saria emateko gastua baimendu eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalak "Literatur sorkuntzaren 2010eko saria" arautzen duten oinarriak onetsi, sari hori emateko 3.000 euroko gastua baimendu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eskatu zuen.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Literatur sorkuntzaren 2010eko saria", narrazio arlokoa, emateko deialdiaren oinarriak onestea.

  2. Saria emateko 3.000 euroko gastua baimentzea.

    Gastu hori Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2010eko gastuen aurrekontuko "Literatur sorkuntzaren saria" izeneko A20000 A2010 4809 334102 kontu-sailaren kargura eginen da.

  3. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  5. Foru agindu hau igortzea Kultura zuzendari nagusiari, Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko otsailaren 4an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

    Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, literatur sormena sustatzeko asmoz, 3.000 euroko sari baterako deia egin du, jarraian adierazten diren oinarriei jarraikiz.

    OINARRIAK

  6. -Sariaren xedea.

    Gaztelaniazko literatur lan bat, argitaratu gabea eta narrazio arlokoa, sortzen eta argitara ematen laguntzea du xede sari honek.

  7. -Aurrekontua eta zenbatekoa.

    2.1. Saria Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2010eko gastuen aurrekontuko "Literatur sorkuntzaren saria" izeneko A20000 A2010 4809 334102 kontu-sailaren kargura finantzatuko da.

    2.2. Saria 3.000 eurokoa izanen da.

  8. -Onuradunek bete beharreko baldintzak.

    3.1. Lehiatzaileek Nafarroan sortuak izan beharko dute, edo bertan erroldatuta egon, 2009ko urtarrilaren 1a baino lehen.

    3.2. Aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izanen dira.

  9. -Eskaerak aurkeztea.

    4.1. Sarirako eskaerak oinarrien I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR