8/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko informazio aitorpena egiteko 340 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zenbait zerga eta beste tributu-neurri batzuk hein batean aldatzen dituen abenduaren 24ko 22/2008 Foru Legeak hamaikagarren xedapen gehigarria erantsi dio Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/200 Foru Lege Orokorrari; Tributuei buruzko Foru Lege Orokor horren 27.2 artikuluan subjektu pasiboentzat aurreikusten diren betebeharren esparruan, informazio aitorpen berri bat sartu du, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 53.1 artikuluan aipatzen diren erregistro liburuen edukia zehaztuta.

Tributu Harmonizazioari buruzko abenduaren 29ko 5/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatu zen. Dekretu hark aukera eman zien, nahi zuten zergadunei, itzulketen sistema bat aplikatzeko, hau da, likidazioaldi bakoitzaren bukaeran alde zeukaten saldoa eskatzeko aukera, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintza, betebehar eta prozedurei jarraituz, zergadunak alde daukan saldoa urte bukaeran eskatzeko eskabidearen sistema orokorraren iraupena deusetan galarazi gabe. Sistema berri hori aukeratzen duten subjektu pasiboek, betiere, hilabetero likidatu beharko dute BEZa. Aukera hori zergadun guztiek erabil dezakete, eragiketen izaera eta bolumena edozein izanda ere.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 20. artikuluak, urtarrilaren 12ko 1/2009 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera, xedatzen du subjektu pasiboek artikulu horretan arautzen den Hilabeteko Itzulketen Erregistroan inskribatuta egon behar dutela likidazioaldi bakoitzaren bukaeran itzulketa eskubidea erabili ahal izateko. Bestela, urte natural bakoitzeko azken likidazioaldiaren bukaeran soilik eskatzen ahalko dute alde daukaten saldoa itzultzeko, zergaren foru legearen 61.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 20. artikuluaren 10. atalak dio Hilabeteko Itzulketen Erregistroan inskribatutako subjektu pasiboek informazio aitorpena aurkeztu beharko dutela zergaren likidazioaldi bakoitzeko, 53.1 artikuluan aipatzen diren erregistro liburuen edukia azalduta. Aipatzen duen likidazioaldiko azken egunera arte idatzitako datuak jasoko ditu aitorpen horrek, eta likidazioaldi horri dagokion zergaren autolikidazioa aurkezteko epean aurkeztu beharko da, hau da, hilean behin.

Beraz, bidezkoa da Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko informazio aitorpena egiteko 340 eredu berria onestea. Telematika bidez soilik aurkeztuko da, 12.000 erregistro edo gehiago dauzkanean izan ezik, halakoetan ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarria aurkeztu beharko baita. Bai kasu batean bai bestean, foru agindu honen II. eranskinean ageri diren erregistro diseinuen araberakoak izanen dira aitorpenak.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen gehigarriak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari informazio aitorpenaren eredua ezartzeko, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 53.1 artikuluak aipatzen dituen erregistro liburuen edukia zehaztuta, bai eta aitorpena aurkeztera nor behartzen den, edukia, epea eta aurkezteko modua ere.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari foru agindu bidez erregula dezan zergadunek eta entitateek zein kasutan eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 340 eredua onestea.

    Bat.-"Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko informazio aitorpena" egiteko 340 eredua onesten da. Foru agindu honen I. eranskinean ageri da.

    Bi.-Foru agindu honen 5. artikuluan xedaturikoarekin bat, 340 eredua honela aurkezten ahalko da:

  2. Telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 6. eta 7. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

  3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistroen diseinuen arabera.

  4. artikulua. 340 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

    Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko informazio aitorpena egiteko 340 eredua aurkeztu beharko dute Hilabeteko Itzulketen Erregistroan inskribatutako subjektu pasiboek (Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren 20. artikuluan araututa dago erregistro hori), baldin eta zergak Nafarroako Foru Komunitatean soilik ordaindu behar badituzte edo, Estatuko Administrazioan eta Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu beharra izanik, helbide fiskala Nafarroan dutenean, salbu eta aurreko ekitaldian eragiketa guztien %75 edo gehiago araubide komuneko lurraldean egin dutenean, Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedaturikoarekin bat.

  5. artikulua. Aitorpenaren xedea eta edukia.

    Bat.-340 ereduan aitortu beharreko eragiketak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan, Zergaren Erregelamenduko 53.1 artikuluan aipatuetan, sartutakoak dira. Honako hauek:

    1. Aitorpen aldian luzatutako fakturen erregistro liburuan ageri diren eragiketak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 54. artikuluan ezarritakoarekin bat.

    2. Aitorpen aldian jasotako fakturen erregistro liburuan ageri diren eragiketak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 55. artikuluan ezarritakoarekin bat.

    3. Aitorpen aldian Europar Batasunaren barnean egindako zenbait eragiketaren erregistro liburuan ageri diren eragiketak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 57. artikuluan ezarritakoarekin bat.

    Bi.-340 ereduko erregistro liburuen edukia jasotzen duen informazio aitorpenean (urteko azken likidazioaldiari dagokionean) sartuko dira, aurreko atalean aipatu eragiketez gainera, inbertsio ondasunen erregistro liburuan ekitaldi osoan jasotako eragiketak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 56. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

    Era berean, enpresa edo lanbide jarduera uzten duten subjektu pasiboek jardueraren azken likidazioaldiari dagokion 340 ereduko informazio aitorpenean sartu beharko dituzte, hala behar denean, inbertsio ondasunen erregistro liburuan jaso diren eragiketak, artikulu honen lehenengo atalean aipatu diren eragiketekin batera.

  6. artikulua. 340 eredua aurkezteko epea.

    Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 62.3 eta 62.4 artikuluetan zergaren autolikidazioa aurkezteko ezarritako epean aurkeztu beharko da Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko informazio aitorpena.

  7. artikulua. 340 eredua aurkezteko moduak.

    Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko informazio aitorpena honako irizpide hauei jarraikiz aurkeztuko da:

    1. 12.000 erregistro baino gutxiagoko aitorpenak, aurkeztu beharra duen pertsona edo entitatea edozein dela ere, telematika bidez, Internet erabiliz, aurkeztu beharko dira, foru agindu honen 6. eta 7. artikuluetan ezarritako baldintzei eta prozedurari jarraikiz.

    2. 12.000 erregistro edo gehiago dauzkaten aitorpenak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu beharko dira, foru agindu honen 8. artikuluan xedatutakoarekin bat.

  8. artikulua. 340 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

    Bat.-340 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

    1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki behar du (IFZ).

    2. Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

      Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

    3. Zerga arloko aitorpenak beste inoren izenean telematika bidez aurkezteko kanpoko lankidetzarako ituna onesten duen ekainaren 2ko 169/2005 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezlea aitorpenak beste inoren izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak aitorturiko ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

    4. Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak igorri beharreko aitorpena jasotzen duen fitxategia lortzeko laguntza programa bat erabili beharko du aurretik, salbu eta aurkezpen telematikoa egiteko prestatu den inprimakia erabiltzen badu. Laguntza programa hori Nafarroako Zerga Ogasunak 340 ereduko aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat izan daiteke.

      Fitxategi horien edukia foru agindu honen II. eranskinean ezartzen diren erregistroen diseinuen araberakoa izanen da.

    5. Aitortzaileek aurkezpen telematikoa egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai: http://www.hacienda.navarra.es.

      Bi.-Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.

  9. artikulua. 340 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

    Aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

    1. Web-eko datu-orritik abiatuta prozesu hau erabiliko da:

  10. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekiko izapideen atalean sartu.

  11. Egin nahi den...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR