428/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, urtarrilaren 23ko 8/2009 Foru Agindua eta ekainaren 18ko 93/2010 Foru Agindua aldatzen dituena. Horien bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko informazio aitorpena egiteko 340 eredua eta Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren 349 eredua onetsi ziren, hurrenez hurren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru agindu honen xedea da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 8/2009 Foru Agindua aldatzea. Agindu horren bidez, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren 20.10 artikuluan araututako aitorpen informatiboa egiteko 340 eredua onetsi zen. Aldaketa egin da abenduaren 30eko 77/2013 Foru Dekretuak erregelamenduaren 54.3 artikuluaren testua (emandako fakturen erregistro liburua) aldatu zuelako eta, horren ondorioz, beharrezkoa da eragiketaren gako berri bat sartzea, erregistratutako eragiketak kutxa-irizpidearen araubide bereziaren arabera egin diren jakiteko, bai eta 2. motako erregistroen diseinuetan eremu berriak sartzea ere (emandako eta jasotako fakturen erregistro liburuei dagozkienak), beharrezkoak baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren 50 decies artikuluko aipamenak sartzeko. Aipatu 77/2013 Foru Dekretuak sartu zuen artikulu berri hori, eta horren ondorioz beharrezkoa da fakturen kobrantza eta ordainketa datak identifikatzea, kobratu edo ordaindutako zenbatekoak zehaztea eta erabilitako ordainbideak edo kobrantza-bideak identifikatzea. Bestetik, Europar Batasuneko estatu kideen zerrenda eguneratu da, Kroazia zerrendan sartzeko eta Irlandako BEZa identifikatzeko zenbakiaren osaera aldatzeko.

Halaber, Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren 349 eredua onesten duen 93/2010 Foru Agindua (Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 18an emandakoa) aldatu behar da, Europar Batasuneko estatu kideen zerrenda 340 ereduan bezala eguneratzeko helburua bakanarekin.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen gehigarriak ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari informazio aitorpenaren eredua ezartzeko, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 53.1 artikuluak aipatzen dituen erregistro liburuen edukia zehaztuta, bai eta aitorpena aurkeztera nor behartzen den, edukia, epea eta aurkezteko modua ere.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren 70.2 artikuluak baimena ematen dio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari Europar Batasunaren barneko eragiketei buruzko aitorpen laburtuaren eredua onesteko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 8/2009 Foru Aginduaren aldaketa. Agindu horren bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR