128/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 2011ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Orobat, uztailaren 5eko 58/2011 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura erabaki zen, haren garapena oztopatu gabe. Foru dekretu hori 2011ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6an.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea du xede Foru dekretu honek.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren eskumenen esparrua.

    2. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari dagozkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ondotik zehazten diren arloetan bereganatutako eskumenak:

      -Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea; Gobernuko Idazkaritza; departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa; zerbitzuen kalitatea; Nafarroako Aldizkari Ofiziala; Foru Komunitatearen aholkularitza juridikoa eta ordezkaritza eta defentsa epaiketetan; foru zuzenbide zibila eta Nafarroako Zuzenbidea oro har sustatzea; hauteskundeak.

      -Segurtasun publikoa: herritarren segurtasuna, trafiko eta zirkulazioko polizia, bide segurtasuna, herritarren babesa eta larrialdietarako laguntza, su-itzaltzea eta salbamendua; jokoak eta ikuskizunak.

      -Nafarroako Justizia Administrazioa modernizatzea; neurriak hartzea herritarrek tutoretza judizial eraginkorra lor dezaten; delituen biktimei laguntzea; eta delitugileak birgaitu eta gizarteratzea.

      -Nafarroako Toki Administrazioari buruz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari esleitutako eskumenak erabiltzea.

      -Administrazio elektronikoa ezarri eta garatzea; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen informazio sistemak eta aplikazio informatikoak; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen azpiegitura eta euskarri teknologikoak; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen administrazioa antolatu, modernizatu eta erraztea; herritarren parte hartzea eta haiei arreta ematea.

      -Funtzio publikoaren arloan Nafarroako Gobernuaren politika proposatu eta gauzatzea.

    3. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak.

    4. artikulua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria.

    5. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, foru dekretu honetako 1. artikuluan zehazten den eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezartzen diren eskudantziak dagozkio.

    6. Bereziki, eskumenen eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

      -Nafarroako Gobernuko idazkariari dagozkionak, Gobernuak hartutako erabakien ziurtapena barne, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoarekin bat.

      -Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen Foru Dekretuak esleitzen dizkionak.

      -Erabakitzeko eginkizuna, Transferentzia Arrunten Funtsa erregulatzen duten arauetan Foru Komunitateko Administrazioaren esku utzitakoa.

      -Nafarroako Toki Entitateen jarduketak inpugnatzeko ahalmenak erabiltzea, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen IX. tituluan ezarritako moduan.

      -Toki Azpiegituren Planaren proposamena onetsi eta presakotzat jotako obrak eta larrialdikoak plan horretan sartzea.

      -Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak betetzeko eginkizunak.

    7. Orobat, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

      -Nafarroako Gobernuko Koordinazio Batzordekoa.

      -Laneko Segurtasuna eta Osasuna Koordinatzeko Batzordekoa.

      -Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea.

      -Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordekoa.

      -Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordekoa.

      -Toki Araubideko Foru Batzordea.

      -Lurralde Mugaketako Batzordekoa.

      -Nafarroako Justiziako Aholku Kontseilua.

      -Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilukoa.

      -Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseilukoa.

      -Nafarroako Jokoaren Kontseilukoa.

    8. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean haren mende.

    9. artikulua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren antolamendu orokorra.

    10. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

      1. Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

      2. Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia.

      3. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

      4. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia.

      5. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

      6. Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      7. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

    11. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI) izeneko erakunde autonomoa Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari atxikita egonen da. Bere estatutuen arabera arautuko da.

    12. Nafarroako Larrialdietako Agentzia izeneko erakunde autonomoa Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da. Bere estatutuen arabera arautuko da.

    13. Nafarroako Foruzaingoa Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuan kokaturik dago, Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik. Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legeak eta Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak ematen dizkioten eginkizunak beteko ditu eta haren berariazko arautegian ezartzen den egitura izanen du.

    14. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

      Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak haien esku uzten duen beste edozein.

    15. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

      Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honetako 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritako eskudantziak (8. artikuluan aurreikusten diren aurrekontu arlokoak barne) baliatuko ditu departamentuko kontseilariak goi mailan zuzendurik, hari atxikita baitago zuzenean, bai eta indarra duten xedapenek emandakoak eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

    16. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

      Zerbitzuek eginkizun hauek beteko dituzte departamentuko goragoko organoek zuzendurik, bakoitzak foru dekretu honetan berari ezarritako esparruan: haien mendeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak azkartu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioen aplikazioa bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo esleitzen dizkietenak.

    17. artikulua. Atalen eskudantziak.

      Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoek zuzendurik, kasuan kasuko esparruan, mendeko dituzten bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta proposatzeko eginkizunak, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzekoak, eta departamentuko organo eskudunek esleitzen dizkienak.

  2. KAPITULUA

    Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Eskumenen esparru materiala eta egitura

    2. artikulua. Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

      Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiak gai hauei buruz foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu:

      1. Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea.

      2. Gobernuko idazkari lanak.

      3. Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa.

      4. Lankidetza Batzordeari eta Transferentzia Batzordeari sostengua ematea.

      5. Teknika arau-emaileari buruzko jarraibideak.

      6. Dokumentuak Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.

      7. Foru zuzenbide zibila eta Nafarroako zuzenbidea oro har sustatzea.

      8. Prozedurak eta kudeaketa jarduerak arrazionalizatu eta arintzea.

      9. Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

      10. Euskara-gaztelania itzulpen ofiziala.

      11. Nafarroako elkarteak, fundazioak, lanbide elkargoak eta lanbide elkargoetako kontseiluak erregistratzea eta haien araubideaz arduratzea.

      12. Foru Komunitateko Administrazioari eta haren mendeko erakunde publikoei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR