588/2011 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, zuzendari nagusiak, idazkari tekniko nagusiak eta zuzenean kontseilarien mende dauden beste organo batzuetako titularrak kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean edo karguak hutsik daudenean, departamentu bakoitzeko titularrak foru agindu baten bidez izendatuko ditu horien ordez aldi baterako ariko diren ordezkoak. Manu horren 6. atalaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatutako legearen artikulu horrekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

    1. Legegintza eta Koordinazio Zerbitzua.

    2. Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzua.

    3. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

    4. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.

  2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Justizia eta Barneko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

    1. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua.

    2. Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboa.

    3. Justiziako Gizarte Zerbitzua.

    4. Justiziako Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzua.

    5. Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzua.

    6. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.

  3. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

    1. Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzua.

    2. Toki Azpiegituren Zerbitzua.

    3. Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzua.

  4. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

    1. Antolaketa eta Modernizaziorako eta Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzua.

    2. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua.

    3. Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua.

    4. Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzua.

    5. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR