431/2012 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 257/2011 Foru Agindua eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren abenduaren 23ko 808/2011 Foru Agindua aldatzen dituena. Lehenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan ordutegia apurka malgutzeko neurriak ezartzeko jarraibideak onetsi zituen, eta, bigarrenak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2012ko lan egutegia onetsi zuen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 257/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan ordutegia apurka malgutzeko neurriak ezartzeko jarraibideak onetsi ziren.

Halaber, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren abenduaren 23ko 808/2011 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2012ko lan egutegia onetsi zen.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legeak 4. artikuluan ezartzen du 2012. urtean, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanaldia hogeita hamazazpi ordu eta erdikoa izanen dela astean batez beste, hau da, 1.628 ordu urtean. Foru lege horrek 2012ko uztailaren 1ean hartuko du indarra.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da aipatutako bi foru aginduak aldatzea, 2012ko uztailaren 1eko ondorioekin, urteko lanaldiaren banaketa berri bat ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanaldia kontuan harturik.

Halaber, Justizia Administrazioko langileek beren arautzea dutenez, bidezko da abenduaren 23ko 808/2011 Foru Aginduaren 3. atala ondoriorik gabe uztea.

Hortaz, erakunde sindikalei kontsulta egin ondoren, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6 h) artikuluarekin bat (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina), eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2012ko uztailaren 1eko ondorioekin eta ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legean ezarritako neurriak dirauen bitartean, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 257/2011 Foru Aginduko 1. puntuko A) ataleko lehenbiziko eta hirugarren lerroaldeak aldatzea, baita C) ataleko lehenbiziko lerroaldea ere. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 257/2011 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan ordutegia apurka malgutzeko neurriak ezartzeko jarraibideak onetsi ziren. Honela geldituko dira:

    A) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR